RINDERek 79 langileri eragiten dien suspentsio EEEa aurkeztu du Jaurlaritzan
Foruko RINDER enpresak 79 langileri eragiten dien suspentsio EEEa aurkeztu du Jaurlaritzan, LAB sindikatuak salatu duenez. Abenduaren 10ean aurkeztu zuen espedientea, urtebeterako izango litzatekeena: 2011ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 artekoa. Azken kaleratzeen ostean enpresaren plantilla 96 langilekoa dela zehaztu du sindikatuak. Enpresak dagoeneko zortzi lagun kaleratu dituela dio LABek, “horietako seik euren artean adostutako diru kopuru bat hartu dute, eta beste bi kaleraketa objetiboa argudiatuta utzi dituzte langabezian, lan egindako urte bakoitzeko 20 eguneko indemnizazioagaz eta gehienez 12 hilabeteko soldatagaz”. Akordioak erdiesteko epea Abenduaren 10az geroztik enpresak 15 eguneko epea du sindikatuekin akordio batera heltzeko. Azken horiek, akordiorik ez balego, Jaurlaritzan helegitea jar dezaketela azaldu du LABek. Egoera honen aurrean, langileen asanblada bultzatuko du sindikatu abertzaleak, kaleratzeei erantzuteko. “Langile batzordearen batzarra egiteko ere eskatuko dugu, egoeraren aurrean neurriak proposatzeko, bai kaleratzeen aurrean eta baita EEEari erantzun bateratuak ematen hasteko be”. Udalbatzarraren kezka Foruko Udalak RINDER enpresak bizi duen egoera ekonomikoarekiko kezka agertu zuen hilaren 2an egindako osoko bilkuran. Hala, informazioa eman diezaion eskatu dio udalbatzarrak enpresari. Bai enpresari zein sindikatuei lanposturik ez galtzeko beharrezkoak diren neurriak har ditzaten eskatu die Udalak.
Foruko RINDER enpresak 79 langileri eragiten dien suspentsio EEEa aurkeztu du Jaurlaritzan, LAB sindikatuak salatu duenez. Abenduaren 10ean aurkeztu zuen espedientea, urtebeterako izango litzatekeena: 2011ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 artekoa. Azken kaleratzeen ostean enpresaren plantilla 96 langilekoa dela zehaztu du sindikatuak.
Enpresak dagoeneko zortzi lagun kaleratu dituela dio LABek, “horietako seik euren artean adostutako diru kopuru bat hartu dute, eta beste bi kaleraketa objetiboa argudiatuta utzi dituzte langabezian, lan egindako urte bakoitzeko 20 eguneko indemnizazioagaz eta gehienez 12 hilabeteko soldatagaz”.
Akordioak erdiesteko epea
Abenduaren 10az geroztik enpresak 15 eguneko epea du sindikatuekin akordio batera heltzeko. Azken horiek, akordiorik ez balego, Jaurlaritzan helegitea jar dezaketela azaldu du LABek.
Egoera honen aurrean, langileen asanblada bultzatuko du sindikatu abertzaleak, kaleratzeei erantzuteko. “Langile batzordearen batzarra egiteko ere eskatuko dugu, egoeraren aurrean neurriak proposatzeko, bai kaleratzeen aurrean eta baita EEEari erantzun bateratuak ematen hasteko be”.
Udalbatzarraren kezka
Foruko Udalak RINDER enpresak bizi duen egoera ekonomikoarekiko kezka agertu zuen hilaren 2an egindako osoko bilkuran. Hala, informazioa eman diezaion eskatu dio udalbatzarrak enpresari. Bai enpresari zein sindikatuei lanposturik ez galtzeko beharrezkoak diren neurriak har ditzaten eskatu die Udalak.