Minbiziaren Aurkako Bermeoko Elkarteak, Gabonetako mahai apaingarrien lehiaketa antolatu du. Aurtengoa lehiaketaren hamahirugarren urtea izango da eta, gero eta gehiago dira mahai apaingarriak aurkezten dituzten herritarrak.
Antolatzaileek azaldu lege...
Minbiziaren Aurkako Bermeoko Elkarteak, Gabonetako mahai apaingarrien lehiaketa antolatu du. Aurtengoa lehiaketaren hamahirugarren urtea izango da eta, gero eta gehiago dira mahai apaingarriak aurkezten dituzten herritarrak.
Antolatzaileek azaldu legez, hilaren 20an, astelehenean, 18:00etatik 20:00etara eta 21ean, martitzenean, 12:00etatik 14:00etara batuko dituzte mahai apaingarriak, Nestor Basterretxea aretoan. Ondoren, sari banaketa ekitaldia abenduaren 21ean izango da, Nestor Basterretxea aretoan, 19:00etan. Aurkeztutako mahai apaingarri guztiak ikusgai izango dira hilaren 23ra bitartean.
Hiru mahai apaingarri onenak sarituko dituzte, hala ere, parte-hartzaile guztientzako opariak izango direla azaldu dute antolatzaileek, «Bermeoko dendek utzitako opariak izaten dira denak».
Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, bi mahai apaingarri aurkeztu ahal izango ditu.Gainera, ezin izango dute gorostia erabili, bestela kanporatu egingo dituztela jakinarazi dute. Lanak egiterako orduan, bestalde, ezin izango dute 12 euro baino gehiago gastatu.