Sahararen aldeko bilketa egingo dute Gautegiz Arteagan
Gautegiz Arteagako Udalak Sahararen aldeko bilketa solidarioa jarri du martxan. Herritarrek eta interesa duten guztiek, urtarrilaren bukaera arte izango dute bilketan parte-hartzeko aukera. Ohiko elikagaiak eta arropak batzeaz gain, ikas materiala eta ...
Gautegiz Arteagako Udalak Sahararen aldeko bilketa solidarioa jarri du martxan. Herritarrek eta interesa duten guztiek, urtarrilaren bukaera arte izango dute bilketan parte-hartzeko aukera. Ohiko elikagaiak eta arropak batzeaz gain, ikas materiala eta konpresak be batuko dituzte besteak beste.
Bilketa solidarioan parte hartu nahi dutenek, udalak zenbait gunetan jarri dituen kaxetan utzi beharko dituzte elikagaiak edo gainontzeko materiala. Herriko tabernetan, udaletxean, kultur etxean, eskolan… jarri dituzte kaxak.