Enpresako 96 langileetatik 79ri eragiten dion EEEa aurkeztu du RINDERek
Foruko RINDER enpresak 79 langileri eragiten dien suspentsio EEEa aurkeztu du Jaurlaritzan, LAB sindikatuak salatu duenez. Abenduaren 10ean aurkeztu zuen espedientea, urtebeterako izango litzatekeena: 2011ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 artekoa. Azken kaleratzeen ostean enpresaren plantilla 96 langilekoa dela zehaztu du sindikatu horrek.
Enpresak dagoeneko zortzi lagun kaleratu dituela dio LABek, «horietako seik euren artean adostutako diru kopuru bat hartu dute, eta beste bi kaleraketa objetiboa argudiatuta utzi dituzte langabezian, lan egindako urte bakoitzeko 20 eguneko indemnizazioagaz eta gehienez 12 hilabeteko soldatagaz».
Foruko Udala, kezkatuta
Foruko Udalak RINDER enpresak bizi duen egoera ekonomikoarekiko kezka agertu zuen hilaren 2an egindako osoko bilkuran. Hala, informazioa eman diezaion eskatu dio udalbatzarrak enpresari. Bai enpresari zein sindikatuei lanposturik ez galtzeko beharrezkoak diren neurriak har ditzaten eskatu die Udalak.