Kostaren eta Itsasoaren Espainiako Zuzendaritza Nagusiak 30 uteko kontzesioa onartu dio Murueta Ontziolari, baina legezkotasuna "egiaztatu barik" dituzten lur orubeak eta handitzeak "handik kanpo" utzi ditu. Ebazpenak itsas-lehorreko jabari publikoa berreskuratzeko prozedurak berriz aktibatzea eskatzen du, baina arriskuan jartzen du alboko lurretan palafitoa eraikitzeko proiektuaren bideragarritasuna.


Kezka agertu dute Eguzki talde ekologistak eta EH Bilduk , eta obrak atzeratzeko arriskua ikusten du koalizioak

Ustez kale barrokan erabiltzen den materiala gordetzen zuen zulo bat aurkitu du Ertzaintzak gaur Busturian, Herrizaingo sailak jakinarazi duenez. Berri agentziek jakinarazi dutenez, 33 kohete-buru, zazpi metro metxa labur, gasolina eta azidoa nahastearen litro erdi eta bi pote azetileno aurkitu …

ASINSOCek ongintza jaialdi bat antolatu du, Elbarriak Gizarteratzeko Elkartearen gastuak ordaindu ahal izateko. Juan Ignacio Intxausti elkarteko presidenteak jakinarazi duenez, “krisiak gogor kolpatu ditu gizarte eragileak”, eta ez dute nahikoa dirurik eguneroko gastuak ordain ahal izateko. Presidenteak nabarmendu duenez, diru laguntzak asko gutxitu dira, eta Gernika-Lumoko elkarteak hondakinak baino ez ditu jaso. Hala, bizirauten jarraitze aldera, jaialdi bat antolatzea erabaki dute. Ongintza jaialdia urtarrilaren 11an egingo dute, eta bertan, Irrien Lagunek parte hartuko dute. 16:30eatik aurrera, Martinbertso, Tiritatxo, Largabista, Marikalanbre, ,eta gainontzeko Irrien Lagunak, Jai Alai frontoian batuko dira. Jaialdiari amaiera emoteko, bestalde, zezen entzierro txiki baten parte hartzeko aukera izango dute bildutakoek. Sarrerak hilaren 21etik 29ra erosiz gero, hamar euro ordaindu beharok dituzte interesatuek. Hain zuzen, Gernika-Lumoko Merkatarien Elkartearen dendetan jarriko dituzte salgai txartelak. Modu berean, ASINSOCen egoitza be erosi daitezke sarrerak, 09:00etatik, 15:00etara. Hilaren 30etik Urtarrilaren 10era, bestalde, BBKren bulegoetan erosi ditzakete sarrerak Busturialdeko biztanleek. Txartelak BBK erosiz gero, hamabi euro ordaindu behar dira. Intxaustik jakinarazi duenez, “udalaren baieztapena itxaroten” dabiltza, baina arazorik ez dela egongo deritzote. Aurretik be, jaialdia atzeratu behar izan dutela esan dute, baina baikor azaldu dira. Halanda be, erantzuna lehenbailehen jasotzea eskatu dute, guztia lotu behar baitute denbora tarte labur baten. Azaroaren 9an egin [...]

Aurten, La Kapilla elkarteak urtero antolatzen duen Gabonak Rock Fest jaialdia Bermeoko Kafe Antzokian izango da eta ez antzinako Jose Done ikastetxeko Kapillan aurreko urteetan egin den moduan. Jaialdia hilaren 29an izango da eta sarrerak salgai daude jada.
20:30eatik aurrera …

Marijesien azken eguneko –abenduaren 24a– bigarren eta hirugarren errondetan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak, Gernika-Lumoko Marijesiek. Tortimortxi txokolate-jana egongo da egun horretan 06:00etatik aurrera. 09:00etan, ostera, meza egongo da Andra Mari parrokian, eta bertan abestuko dute, beste batez, Marijesiek.…

Beiraren gaikako bilketaren aldeko kanpaina abian jarri du udalak; informazio puntu ibiltari batean oinarrituko dena. Bertan, bilketaren erabilpenaz informatuko zaie herritarrei. Jolas eta eskulan tailerren bitartez abiaraziko dute. Parte hartu nahi duenak 11:00etatik 14:00etara merkatu plazara bertaratu beharko du.…

Ezin hobeto hasi du Dania Jai Alaiko neguko denboraldia Diego Beaskoetxea puntista gernikarrak; izan be, parte hartzen duen sailkapen guztietan nagusi da bera.
Guztietan goreneko postuan bada be, batezbe, Most Wins (kienieleta gehien irabazi dituena) sailkapenean da nabaria bere nagusitasuna. …



Elantxoben dagoen aparkatzeko arazoari aurre egin gura dio udalak, eta, horretarako pausuak emoten dabil. Hain zuzen be, herrian aparkaleku bat egin gura du udalak, baina hainbat arazo tarteko, oraindik ez dute euren helburua gauzatzerik izan.
50-60 autorentzako lekua izango lukeen …

Astraren lehenengo okupazioaren 7. urteurrenagaz bat eginda, kulturarako fabrika soziala inauguratuko dute. Horretarako, egitarau zabala antolatu du Astra Koordinadorak; hala, zapatuan hasita eta urtarrilaren 5era bitartean, hainbat ekintza izango ditu aukeran herritarrak arma lantegia izandako eraikinean. Abenduak 22 11:30. Bi km prozesuaren azken asanblea. 16:30. Buruhandien tailerra. Gabaz. Elektrotxaranga kaleetan, pintxo-poteagaz batera. Abenduak 23 12:30. Astra eta Talleres de Guernicako langileei omenaldia. abenduak 24 05:00. Hirugarren okupazioa. Abenduak 27 16:30. Umeen eguna (umeen jolasak, umeentzako rock tailerra, Xaibor, buruhandien tailerra). Abenduak 28 10:00etatik aurrera. Egun osoan, Astragraff eta DJarto Sound System. 17:00etan. Ni TXU, ta TXU? Etorri TXU be bai! Astelehentxutxuren asanblea berezia, luntxa, jolasak eta kontzertu akustikoak. 22:00etan. Capsula, Trinketen. Abenduak 29 18:30ean. Kalejira astralurtarra Merkatu plaza aurretik (kamioi musikal bailongoa, batukada, mozorroak, parte hartzailea, trikitilariak, performanceak, euskal dantzak eta dantza modernoa, algara, bideo-DJak, Ñir, koloreak…). Ostean. Ikuskizuna eta jaialdia Astran (dantza garaikidea, kontzertu akustikoak, proiekzioak, abesbatza, argi jolasak, antzerkia, bunkerra, Iparragirre gaua, erromeria, DJak…). Urtarrilak 2 17:00etan. Hackelarre hacklaba: Linux instalazio jaia astralurtarrentzat. Urtarrilak 4 21:00etan. Lilibertso afaria. Urtarrilak 5 19:30ean. Kafea eta galletak 34: Jason Nobleri omenaldia, Bidehutsekin. Disko entzunaldia (Shipping News – Save Everything) + Jupiter Jon + Lisabö + DJak (5 euro).