Barrutia eta Alende Salazar ikastetxeetako Guraso Eskolak hitzaldia antolatu du.
Hitzaldia Astran izango da
Errespetuzko komunikazioa: bizitzarako komunikazioa du goiburu hitzaldiak, eta Nerea Mendizabal izango da hizlaria. Psikopedagogoa, gizarte hezitzailea, haur masaje hezitzailea eta ume eta guraso/hezitzaileen arteko harremanetan aditua da Mendizabal.
Entzute enpatikoaz ariko da hizlaria, eta umeek esan nahi dutena nola ulertu azalduko du, besteak beste. Hitzaldia Astran izango da, eguenean, 17:30etik 19:30era.