Busturialdeko saneamendu obrek 6,5 milioi euroko murrizketa dute aurten
Kezka agertu dute Eguzki talde ekologistak eta EH Bilduk , eta obrak atzeratzeko arriskua ikusten du koalizioak
22.000 hektarea ditu Busturialdeak, eta hango herriek gaur egun oraindik errekara botatzen dituzte beraien ur zikinak”Oregik emandako erantzunaren arabera, hitzarmena sinatu ondoren, 2016an egin beharreko lanei eta obraren lizitazioari egokitu dute partida. Hala ere, erantzun hori aitzakitzat jo du Maeztuk: «Jaurlaritzak badaki egin beharreko obrak zeintzuk diren, Busturialdeko Ur Partzuergoak argi zehaztu zion-eta zein den egin beharreko obra publikoa». Gernikako araztegia Sukarrietako ponpaketa gunea, Sukarrieta eta Lamiaran arteko saneamendua, Gernika-Lumo eta Busturia artekoa eta Muxika eta Gernika-Lumo artekoa dira oraindik egiteke dauden obrak. «Egin egingo dira» –dio EH Bilduko legebiltzarkideak–; «baina kritika da obra honek ez duela lehentasunik Jaurlaritzarentzat». Lehentasuna beste obra publiko batzuei eman diotela salatu du Maeztuk, eta AHT abiadura handiko trenarekin duten konpromiso bera eskatu du EH Bildukoak. Gogorarazi duenez, Ingurumen eta Lurralde Politikarako Sailak aurrekontuaren %52,2 AHTaren obretara bideratu du. Busturialdeko ur saneamensurako obrek aspaldi amaituta behar zutela esan du legebiltzarkideak, batez ere, biosfera erreserba dela kontuan hartuta. «Ur zikinak oraindik errekara botatzen dituzte zuzenean», esan du.
Gernikako araztegiak gainezka egingo balu, ur zikinak zuzenean errekara isuriko lirateke, eta ingurumenarentzat zein biosfera erreserbarentzat kaltegarria litzateke”Era berean, Gernika-Lumoko araztegiaren egoera ere aipatu du Maeztuk. «Araztegi horren egoera oso prekarioa da. Gernika-Lumo eta Busturia arteko saneamendua egin bitartean Gernika-Lumoko araztegiak funtzionamenduan egon behar du, eta oso egoera txarrean dago». Maeztuk azaldu duenez, araztegi hori zaharkituta dago, eta urak ez ditu ondo garbitzen. «Gainera, Urdaibaiko sanemandu lanak amaitzean zarratu egingo dutenez, ez dute inolako inbertsiorik egingo», gaineratu du. Beraz, urek gainezka egiteko arriskua erreala dela dio EH Bildukoak: «Hori gertatuko balitz, ur zikinak zuzenean errekara isuriko lirateke, eta ingurumenarentzat zein biosfera erreserbarentzat kaltegarria litzateke. Horregatik exijitu dugu Busturialdeko ur saneamendua amaitzeko obrek lehentasuna izatea». Konpromisoak Eguzkik ere salatu du diru murrizketa horrek lanetan atzerapenak ekarriko dituela, eta ezinezkoa izango dela 2019. urterako Urdaibaiko urak garbi egotea. Era berean, eskualdeko udalek beraien lanak eginak dituztela esan du: lurren desjabetzeak eginak dituzte, obrak egiteko lizentziak lortu dituzte, eta baimen hidraulikoak ere badituzte, besteak beste. Horrenbestez, Eguzki talde ekologistak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio «egoerak exijitzen duen maila» eman dezala eta aurreikusitakoa bete dezala. 45.000 biztanleri zerbitzua ematen dio Busturialdeko ur saneamendu sareak, eta, 2003. urtean sinatutako hitzarmenaren arabera, kolektore horiek egiteko ardura Eusko Jaurlaritzarena litzateke. Bestalde, Espainiak eta Busturialdeko ur partzuergoa osatzen duten herriek beraien konpromisoak bete dituzte. Datozen egunetan hasiko dira Sukarrieta eta Lamiaran arteko saneamendu lanekin. EH Bilduk egindako galderei erantzunez, Jaurlaritzak esan du obrak epearen barruan amaitzea espero duela.