
Egunak baino ez dira falta Gabon gauerako, Olentzerok Busturialdeko etxe guztiak bisitatuko dituen goizalderako. Zakua beteta iritsiko da ikazkina, eta zintzoak izan direnei opariak utziko dizkie. Zintzoak nortzuk izan diren baieztatu nahian, baina, Eguberri aurreko egun eta orduotan zenbait leku bisitatu ditu Olentzerok, Mari Domingiren laguntzagaz.
Egunotan, adibidez, ikastetxeetatik egiten ari da bikotea erronda. Urduritasun, harridura, alaitasun… aurpegiak agertu dituzten hainbat umek; eta malkoren bat edo beste isuri duenik be izan da. Halanda be, irrikitan itxarongo dute denek be ikazkinaren bisita. Oparien aurreko urduritasunez beteriko orduak dira.
Olentzero, herriz herri
Ajangiz
- Abenduak 24. 19:00etan, Olentzerori eta Mari Domingiri ongi etorria egingo diete eta gaztaina jana egingo dute.
Arratzu
- Abenduak 24. 18:00etan, Arrolatik behera jaitsiko da Olentzero eta bertan banatuko ditu opariak, herritarrek abesten dioten bitartean.
Bermeo
- Abenduak 24. Olentzero herriko kaleetan zehar, 18:00etatik aurrera. Bermeotarrak fanfarrea herriko kaleetan zehar, 19:00etatik aurrera.
Busturia
- Abenduak 24, 16:30ean. Olentzerori harrera, 16:30etik aurrera. San Kristobal-Altamira-San Bartolome-Axpe.
Ea
- Bihar. 10:30ak aldera abestu egingo dute herriko eskolan; 12:00etan, ostera, Olentzero joango da bertara.
Elantxobe
- Abenduak 24. 17:00etan Bidebarri puntan batuko dira herritarrak, Olentzerori ongi etorria emoteko. Ostean, kalejira egingo dute porturaino, eta ondoren txokolate jana izango dute kiroldegian.
Ereño
- Abenduak 24. 19:00etan egingo diote harrera Olentzerori, Eleizalden.
Forua
- Abenduak 24. 18:30ean, udaletxe aurrean, Olentzerori ongi etorria.
Gautegiz Arteaga
- Abenduak 23. 15:30ean herriko eskolatik urtengo da Olentzero, eta herrian zehar ibiliko da.
Gernika-Lumo
- Abenduak 24. 18:00etan, Lumotik datorren Olentzerori harrera, Andra Mari elizaren atzealdean. Amaieran, jaialdia Pasealekuan (gaztaina erreak eta Gabon kantak).
Ibarrangelu
- Abenduak 24. 16:30ean, Gabonetako kantak abestuko dituzte herritarrek, kalez kale. 18:30ean, Olentzero eta Mari Domingiri harrera egingo diete, Eleizalden. Ostean, gaztaina erre jana.
Kortezubi
- Abenduak 24. Oman izango da Olentzero, 18:00etan.
Mendata
- Abenduak 22. 17:00etatik aurrera, Olentzero badator!. Olentzerori gutunak idatziko dizkiete; ondoren, ongi etorria. Umeentzako jolasak eta txokolatea eta txurroak egongo dira; baita opariak be.
Morga
- Abenduak 24. 18:30ean, Andra Mari auzoan. Harrera egingo diote Olentzerori. Abestu egingo dute eta opariak banatuko ditu ikazkinak.
Mundaka
- Abenduak 24. 18:00etan hasiko da Olentzerorekin kalejira, Isla Kale kiroldegitik.
Murueta
- Abenduak 24. 15:00etan hasiko da Olentzeroren bisita, Txoko ondoko aparkalekutik. Elorrixa, Muniaren, Akurio, Eleizalde, Goierri, Hirukara, Malloaga, Gane, Olatsu eta Landa bisitatu ostean, kalejira egingo dute herritarrek Goierri aurretik Eleizalderaino.
Muxika
- Abenduak 24. 18:00etan, Olentzero eta Mari Domingiri harrera, Zubietaerrotan.
Nabarniz
- Abenduak 24. 19:00etan, Olentzerori harrera, herriko frontoian.
Sukarrieta
- Abenduak 24. Olentzerori harrera 18:00etan, parkean.