Gernika-Lumo denentzako hiria izan dadin, lanean ari dira hezkuntza arloan dabiltzan hainbat talde, eta, baita herriko hainbat guraso ere.
Haurren Gernikaranzko pausoak eman asmoz, mahaingurua egin zuten barikuan, Astran.
Astran batu ziren barikuan
Bertan, berain esperientziak konpartitu zituzten herriko talde ezberdinek: AstraTxiki, Zirrinta, Alkarregaz, Eskola Bidea, Pasealekuko parte hartze prozesuko haurren tailerra, Lurgorri auzo kultur elkartea, Etxeko lanen gogoeta egiteko taldea eta Lagundu nire kabuz egiten bloga, besteak beste.
Hala, elkar ezagutzeko aukera izan zuten barikuan, eta bakoitzak bere esparruan egiten duen lana balorean jartzeko ere balio izan zuen mahainguruak, parte hartzaileek azaldu dutenez. Dena den, barikuko hitzordua labur geratu zitzaiela esan dute, eta berriro batzko konpromisoa hartu dute. “Haurren Gernikara jotzeko hainbat ideia atera ziren, batez ere umeen ahotik, eta hasitakoari jarraipena eman behar diogula erabaki dudu”, azaldu du Andrea Aiapek. Beraz, hurrengoan noiz bildu erabaki eta deialdia zabalduko dutela esan du.
Haurren Gernika diseinatu gura dute. Hala ere, haurren Gernika horrek denen Gernika izan behar duela argi dute ekimenaren bultzatzaileek. “Haurrentzako ona dena denentzako ona da. Hala ere, haurren begirada kontuan hartu behar den bezala, besteon iritzia ere kontuan hartu beharko litzateke”, azaldu du Aiapek.