Dania Jai Alaiko sailkapen guztietan lehenengo postuan da Diego Beaskoetxea
Ezin hobeto hasi du Dania Jai Alaiko neguko denboraldia Diego Beaskoetxea puntista gernikarrak; izan be, parte hartzen duen sailkapen guztietan nagusi da bera.
Guztietan goreneko postuan bada be, batezbe, Most Wins (kienieleta gehien irabazi dituena) sailkapenean da nabaria bere nagusitasuna. …
Ezin hobeto hasi du Dania Jai Alaiko neguko denboraldia Diego Beaskoetxea puntista gernikarrak; izan be, parte hartzen duen sailkapen guztietan nagusi da bera.
Guztietan goreneko postuan bada be, batezbe, Most Wins (kienieleta gehien irabazi dituena) sailkapenean da nabaria bere nagusitasuna. 36 pelotarik parte hartzen dute aipatu txapelketan eta denboraldi osoan jokatzen diren kiniela guztiak kontuan izaten dituzte bertan. Neguko denboraldia hasi zutenetik Beaskoetxeak 62 garaipen eskuratu ditu, Ricardo Solozabal ermutarrak 45 kiniela irabazita bigarren postuan jarraitzen diolarik. Hirugarren postuan, ostera, Erik Mendizabal mutrikuarra dago, 41 garaipenekin.
Bederatzi garaipenekin, banakakako txapelketako sailkapenean be nagusi da gernikarra, atzetik Solozabal duela garaipen bat gutxiagogaz.
Binakako txapelketan aurrelarien artean be onena izaten ari da Beaskoetxea, 11 partidu irabazi ostean.
XXI. Gabonetako txapelketa
Bestalde, XXI. Gabonetako txapelketa jokatuko dute beste urtebetez, Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan. Abenduaren 24an izango da hori, 10:00etan hasita. Hain zuzen be, ordu horretan gaztetxoen erakustaldia ikusi ahal izango du bertaratzen denak.
10:30ean, umeen kiniela amerikarra egingo dute, eta 11:30ean, kadeteen txapelketa jokatuko dute; batetik finalaurrekoak 15 tantora eta, bestetik, finala. Markina-Xemeingo, Berriatuako eta Mutrikuko zesta punta eskolak izango dira gonbidatu aurten.
Txapelketako sari banaketaz gain, gabonetako zozketa egingo dute; hartara, mahai-tresneria eta Gabonetako otzara irabazteko aukera izango dute zozketan parte hartzen dutenek.