Gloria Totorikaguenak jaso du Manuel Lekuona Saria, diasporaren ikuspegia zabaldu eta aberastearren

Gloria Totorikaguena Egurrolak 2025eko Manuel Lekuona Saria jaso zuen, atzo (maiatzak 19), Gernika-Lumon. "Euskal diasporaren ikerketan aitzindari, komunitateen arteko zubigile, kulturaren sortzaile eta Euskal Herria mundu mailan kokatzen lagundu duen pertsona" delako dagokiola saria azpimarratu zuten Eusko Ikaskuntzak.

Maietz Pazko jaien ordua ailegatu da

Arratzun eta Muxikan bariku iluntzean [maiatzak 22] emango diote hasiera ekintza eta jai giroz beteriko asteburuari. Sukarrietarrak, ostera, sukalki lehiaketan batuko dira zapatuan.

Lauburu taldekako txapeldun

Eskualdeko hiru talde, Bizkaiko Taldekakoan

Hamalau taldek parte hartuko dute Bizkaiko Taldekako Bertso Txapelketan, tartean, Busturialdeko hiruk: Bypasseu, Haritz eta Itsaso eta Nik dakit ba. Lehenengo fasean bost kanporaketa lehiatuko dituzte, horietako bat, ekainaren 12an, Gernika-Lumon.

Astra

Feminismotik, "bakeak egiteko" modu berriak lantzen

Emakumeak eta bakeak* gaia ardatz hartuta, Emakumeen Munduak XV. Nazioarteko Kongresua hartu du Gernika-Lumok.

Hiru ibilbide, hiru ikuspegi eta hiru atmosfera, jaialdi bakarrean

Silvia Perez Cruz, Gari&Maldanbera eta Esanezin taldeak izango dira aurtengo Haziberri festibalaren protagonistak. Gaur [maiatzak 20] plazaratu dute Europako Herrien parkeak hartuko duen jaialdiaren VI. ekitaldia. Sarrerak gaur ipiniko dituzte salgai, 18:00retatik aurrera.

Alex Uriarte Atxikallende/Ane Maruri Aransolo
Gernikako Sare Feminista

Arguedasko hilketa matxista gaitzesteko elkarretaratzeak deitu dituzte

Gernika-Lumoko Sare Feministak eta Busturialdeko Itaiak elkarretaratzeak deitu dituzte bihar [maiatzak 21] arratsaldean, Merkurion: sare feministakoek 18:00ean ipini dute hitzordua eta Itaiakoek, 20:30ean.

Memoria historikoa eta egungo errealitatea lotzen dituen 'Ezer ez delako amaitzen' obra taularatuko dute

'Ezer ez delako amaitzen' antzezlan multidiziplinarra taularatuko dute bost ikastetxetako ikasleek, barikuan (maitzak 22), Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian.

memoria historikoa

"Memoriaren ezagutzan eta zabalkuntzan" sakontzen jarraitzeko hitzorduak prest dauzka Pipergorri elkarteak

Gernikako gerra-presoen ospitale militarra zarratu zuteneko 86. urteurrenaren testuinguruan, memoria eta historiaren ekitaldiak egingo dituzte datorren astean, Gernika-Lumon. Hilaren 30ean egingo dute 269 in memoriam ekitaldia.

Lankidetzarako ingeniaritzaren eta elkarlanaren balioa

Gernika-Lumoko Udalak 30 urte bete dituen ICLI GKEri harrera egin dio gaur [maiatzak 19], udaletxean. Pedro Mugarra ICLIko ordezkariak udalak azken hamar urteetan egindako ekarpena eskertu du.

Gehiago