Arguedasko hilketa matxista gaitzesteko elkarretaratzeak deitu dituzte
Gernika-Lumoko Sare Feministak eta Busturialdeko Itaiak elkarretaratzeak deitu dituzte bihar [maiatzak 21] arratsaldean, Merkurion: sare feministakoek 18:00ean ipini dute hitzordua eta Itaiakoek, 20:30ean.
Iragan domekan 44 urteko emakume bat erail zuten Arguedasen (Nafarroa), eta 43 urteko senarra atxilotu dute hilketa egotzita. Erailketa salatu eta biktimaren senide eta hurbilekoei elkartasuna eta babesa helarazteko elkarretaratzeak deitu dituzte Busturialdeko Itaiak eta Gernika-Lumoko Sare Feministak, bihar [maiatzak 21]. Sare feministakoek 18:00ean ipini dute hitzordua, Merkurion, eta Itaiakoek, 20:30ean, leku berean.
Astelehen goizaldean eraildako emakumearen senide bat bere etxera hurreratu eta hilik aurkitu zuen biktima. Zuzenean Foruzaingoari dei egin zion, gertakariaren berri emateko; ia aldi berean baina, emakumearen senarra Guardi Zibilaren Valtierrako kuartelera bertaratu eta bere burua entreagatu zuen. Geroztik gizona atxilotuta dago homizidio delitua leporatuta, eta bihar Tuterako epaitegira eramango dute.
Busturialdeko Itaiakoek gogoratu dutenez, 2026an dagoeneko bost emakume zendu dira erailketa matxista kasuetan. Egoera “larria” salatu beharra dagoela aldarrikatu dute, indarkeria matxista amaitzeko borrokatzea “urgentziazkoa” delako; horregatik, biharko elkarretaratzera batzeko deia egin die herritarrei.
Gernika-Lumoko Sare Feministak, bestalde, erailketa eta hilketa saiakerekin “nazkatuta” daudela adierazi eta “aski dela” aldarrikatzeko mobilizazioekin bat egiteko eskatu dute.