
Egungo gaztetxearen "azken gazte eguna" izan daitekeela-eta, horren defentsaren aldeko "borrokara bideratuagoa" egongo den Gernikako Gazte Egunean batuko dira gazteak zapatuan [irailak 19].

Eusko Jaurlaritzak 75.000 euro bideratuko ditu hiru baserri-eskolen instalazioak hobetzeko. Dirulaguntzaren onuradunak, besteak beste, Gautegiz Arteagako Baratze eta Ajangizko Lurraska izango dira.

Jabi Elortegi bermeotar zuzendariaren 'Gatibu, agur esan barik' dokumentala estreinatuko dute domekan, Donostiako Zinemaldian.

Mendatako Klasikoen Motokrosa lehiatuko dute zapatuan [irailak 19], 11:00etatik aurrera.

Bihar arratsaldean (irailak 18), beste herri batzuetan garatutako esperientziak ezagutuko dituzte, eta, horrez gain, Beatriz Egizabalek Gregoria bakarrizketa eskainiko du.

Bizikletaren Astea ate joka dago. Domeka honetatik hurrengora bitartean, denetariko jarduerak egingo dituzte eskualdean, txirrindua ardatz dela. Gernika-Lumo eta Muxika lotzeko bidegorria beharrezkoa dela aldarrikatuko dute etzi [irailak 19], Kurtzero auzoan. Autorik Gabeko Nazioarteko Egunez, martitzenean [irailak 22], eskolara zein lanpostuetara bizikletaz joateko deialdia egin dute.

Markel Aranaz Seko mendatarra 23 urtez azpikoen Munduko Txapelketa lehiatzeko hautatua izan da. Hilaren 25a izango du lasterketa eguna, Montrealen (Kanada).

Domekan [irailak 20] jarri dute errigoitiarrek Bizkaigane eguna ospatzeko hitzordua. Musika, giro herrikoia eta hain esanguratsua den ardi-txakurren erakusketa izango dira nagusi.