
36ko gerra gogora ekartzeko asmotan, Eako Hea Kultura Elkarteak barikuan [uztailak 17] Joseba Tapiaren kontzertua eta zapatuan [uztailak 18] Amagoia Gurrutxagaren hitzaldia antolatu ditu. Tapiak, besteren artean, 'Agur Intxorta Maite' diskoko abestiak joko ditu, eta Gurrutxagak 'Eskelak, eskolak, oskolak' hitzaldia eskainiko du.

Zapatuan [uztailak 18] 10:00etan Mendatako Elizaldetik abiatuko dira 85 kilometroko ibilbidea duen 36. Mendatako Sari Nagusia lehiatuko duten txirrindulari gazteak.

XIX. Kortezubiko Mendi Martxan bilduko dira, zapatuan. Gure Arbasoen Herria Kultur Elkarteak antolatzen duen ekimenean bi ibilbide egongo dira aukeran: luzea (20 kilometro) eta laburra (10 kilometro).

Durango Kirol Taldearekin lehiatu du atleta gernika-lumotarrak Kluben Espainiako Master Txapelketa, Coruñan. Guztira 150 puntu lortuz, lehenengo postua lortu du klubak.

V. Bermeo Hiria Inpesca Pilota Festibala hartuko du, zapatuan, Artza pilotalekuak. Sarrerak dagoeneko salgai daude, eta 15, 20 eta 25 euro arteko prezioetan eros daitezke.

Kirol eta musika jarduerak, zein bestelako ikasketetarako laguntzak eskatzeko epea zabaldu du Eako Udalak. Bestalde, euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko epea urte amaieran zabalduko da.

Gernikako Merkatari Elkartuak elkarteak Summer Market udako azoka txikia antolatu du bariku [uztailak 17], zapatu eta astelehenererako [uztailak 20]

Hondakinak eta Ingurumena Kudeatzeko Elkarte Teknikoak Platinozko Erratza aitortu dio berriro ere Gernika-Lumori, eta udalak aitortzaren zergatiak herritarrei hurbiltzeko erakusketa ipini du Domingo Alegria plazan.