Eako Udalak norbanakoentzako dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du uztailaren 22ra arte
Kirol eta musika jarduerak, zein bestelako ikasketetarako laguntzak eskatzeko epea zabaldu du Eako Udalak. Bestalde, euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko epea urte amaieran zabalduko da.
Eako Udalak norbanakoentzako kirol jardueretako zein musika edota bestelako ikasketak aurrera eramateko laguntzak jarri ditu herritarren eskura; hala ere, zehaztu du dirulaguntza eskuratzeko udalerrian ez dela horrelako eskaintzarik egon behar.
Eskatzeko epea uztailaren 22an amaituko dela zehaztu dute. Dirulaguntzaren bidez hirugarren udalerrietan erroldatu eta ez erroldatuen arteko aldea finantzatu dezake herritarrak. Eskariak udaletxean egin beharko dira, modu presentzialean, uztailaren 8tik 22ra.
Bestalde, euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko epea urte amaieran zabalduko dela jakinarazi dute udaletik. Hala ere, aurreratu dute, aipatutako laguntza eskatzeko beharrezkoa izango dela HABEren dirulaguntza ere eskatzea. “Izan ere, HABEk laguntza ukatuz gero, udal dirulaguntza jasotzeko aukera izango dute euskaltegi homologatuetako ikasleek”. HABEren dirulaguntzak eskatzeko bi aukera egongo dira: lehenengoa zabalik dago abuztuaren 3ra arte, eta bigarrena irailetik azarora bitartean izango da.