
Joanes Goitisolo gernika-lumotarrak "marka ikusgarria" lortu du Mutrikun.

Hamar urteko epean, urtero 30.000 euskaldun oso irabaztearen erronka proposatu du Euskalgintzaren Kontseiluak.

Bermeoko absoluto kategoriako gizonezkoek hamaseigarrenez astindu zuen atzo [maiatzak 31] Bizkaiko Traineru Txapelketako bandera. Mundakako beteranoek erakustaldia egin eta bandera eskuratzea lortu zuten. Elantxobe ere bertan izan zen, gizonezkoen kategorian.

Arostegi-Cancelo, Erezuma-Loizaga, Gonzalez-Santisteban, Iturbe-Hormaetxe eta Dominguez-Maldonado bikoteek irabazi dituzte III. Gautegiz Arteagako Pala Txapelketa osatu duten bost kategorietako finalak.

560 euroko txekea jaso du Fenomenoak taldeak.

Lanbide Ekimenak erakundeak bultzatuko dituen bost proiektuek tresna praktikoak eta laguntza teknikoa eskaintzea bilatzen dute, trantsizio ekologikoa, merkataritza aktibazioa edo enpresa txiki-ertainen baliabide teknologikoetarako sarbidea bermatzeko.

Kategoria bakoitzeko saridunek eta bigarren sailkatuek diplomak jaso zituzten barikuan [maiatzak 29] Nestor Basterretxea aretoan egindako ekitaldian.

Lanbide Ekimenak Zentroak adimen artifizialean eta tresna digitaletan oinarritutako lau tailer praktiko eskainiko dizkie udalerriko autonomo eta enpresa txikiei. Lehenengo saioa ekainaren 9an (martitzena) izango da.

Bizkaiko Foru Barriaren onarpenetik 500. urte igaro direla ospatu eta testuaren garrantza herritarrei hurbilteko asmoz Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaiko Batzar Nagusiek antolatutako erakusketa ibiltaria Lameran dago ikusgai, domekara [ekainak 7] bitartean.

Udalerria "energia-eredu eraginkorrago, autonomoago eta ingurune naturala errespetatuko" duen eredurantz eramango duen estrategiaren barruan, eguzki-farola instalatu du Busturiko Udalak, oraingoan, Altamira, Axpe eta Bermeorako bidegurutzean.