Bermeo Uria narrazio lehiaketaren irabazleek sariak jaso dituzte
Kategoria bakoitzeko saridunek eta bigarren sailkatuek diplomak jaso zituzten barikuan [maiatzak 29] Nestor Basterretxea aretoan egindako ekitaldian.
Aurtengo Bermeo Uria Narrazio Lehiaketa saridunak diplomekin, Nestor Basterretxea aretoan. Bermeoko Udala Bermeoko udal liburutegiak antolatzen du urtero Bermeo Uria Narrazio lehiaketa, 9 eta 18 urte bitarteko ume eta gazteek euskaraz irakurtzeko eta idazteko zaletasuna lantzeko helburua daukana. Aurten ere, herriko ikastetxe guztietako ikasleek parte hartu dute bertan, baina, lehiaketako irabazleek barikuan (maiatzak 29) jaso zituzten sariak Nestor Basterretxea aretoan egindako ekitaldian.
Irabazleak eta finalistak bildu ziren aretoan, eta saridunek diplomak jaso zituzten. Hala parte hartu duten guztiei euren esker ona eta lan bikaina egin dutela adierazi zieten antolatzaileek.
Honakoak izan dira aurtengo narrazio lehiaketako irabazleak:
- L.H. 2. ZIKLOA, 4. MAILA: Maialen Fernandez Mendizabal .
- L.H. 3. ZIKLOA, 5. MAILA: Almike Leniz Bilbao.
- L.H. 3. ZIKLOA, 6. MAILA: Aitzol Babio Leniz.
- DBH 1. ZIKLOA: Maialen Fernandez Bilbao.
- DBH 2. ZIKLOA: Garazi Del Ser Bilbao.
- BATXILERGOA: Eder Solueta Baraiazarra.
Bigarren sailkatuak, berriz, hurrengo hauek izan dira:
- L.H. 2. ZIKLOA, 4. MAILA: Ilargi Gomez Arregui.
- L.H. 3. ZIKLOA, 5. MAILA: Irene Orena Zenon.
- L.H. 3. ZIKLOA, 6. MAILA: Laia Peron Barrena.
- DBH 1. ZIKLOA: Paula Ares Caramazana.
- DBH 2. ZIKLOA: Maider Elorriaga Duo.
- BATXILERGOA: Sara Burgoa Vazquez.