Bost mendeko historia, hamar paneletan
Bizkaiko Foru Barriaren onarpenetik 500. urte igaro direla ospatu eta testuaren garrantza herritarrei hurbilteko asmoz Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaiko Batzar Nagusiek antolatutako erakusketa ibiltaria Lameran dago ikusgai, domekara [ekainak 7] bitartean.
Argazkia: Bizkaiko Batzar Nagusiak Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaiko Batzar Nagusiek Bizkaiko autogobernuaren “funtsezko oinarri juridiko” den Foru Barriaren 500. urteurrena ospatzeko antolatutako erakusketa ibiltariak Bermeon egin du geldialdia, eta Lameran egongo da ikusgai domeka [ekainak 7] bitartean.
Ekimenaren helburua Bizkaiko “nortaunaren eta demokraziaren oinarria” den testuaren garrantzia herritarrei hurbiltzea da eta horretarako, diseinu “bisual eta irisgarria” duten hamar panel prestatu dituzte, bisitariek autogobernuaren mugarriak ezagutu ditzaten, Jaun Zuriaren elezaharretik hasi eta 1526an Gernikako Arbolaren azpian testua onartu zen arte.
Erakusketak garairako “oso aurretuak” ziren alderdiak erakusten dituela nabarmendu dute antolatzaileek, hala nola, emakumeen parekatze juridikoa, habeas corpus-a —legez kontrako atxiloketa edo espetxeratze bat salatzeko eta atxilotua berehala epailearen esku uzteko herritarren oinarrizko eskubidea— eta herentzien erregularizazioa. Foru baimana edota Ekonomia Ituna sortzea ekarriko zuen fiskalitate sistema ere azaltzen da.