
Txekiako Bohemia Erdialdea eskualdeko eta Hradištko herriko ordezkariek Busturia bisitatu dute. Busturiko Udalak "bi herrien etorkizunerako ekimenak" bultzatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi du.

Turismoaren negozioak eta bizi duten prekarietateak herrian bizitzea «amets bat» bihurtu dutela salatuko dute Bermeoko Ernaikoek, ekainaren 19an.

Zapatuan [maiatzak 30] jokatuko dituzte Gautegiz Arteagako Pala Txapelketaren III. ekitaldiaren finalak, 09:30ean hasita. Pilotazaleek, "giro ederrean", bost kategoriatako finalez gozatzeko aukera edukiko dute.

Bizkaiko Foru Aldundiak Igeribidea programa jarri du martxan. Itsasoan igeriketa segurua sustatzea da zirkuituaren helburua, eta Mundakako Laidatxu hondartzan egingo dituzte jarduerak.

Udaleku teknologikoetan bilduko dira Gernika-Lumon udan. Guztira 56 leku eskainiko dituzte bi astetan, aste bakoitzeko 28.

Busturialdeko hainbat udalerri txikitan jarriko dituzte kutxazainak, baina batzuetara beste batzuetara baino lehenago ailegatuko dira: Eara, Elantxobera eta Foruara uda aurretik ailegatuko da.

Euspot lehiaketaren publikoaren sarirako barikutik astelehenera bitartean botoa eman beharko da.