Sistema elektrikoaren eta telekomunikazio sarearen lurperatze prozesua, biribilduta
Argazkia: Elantxobeko Udala. Elantxobeko Udalak duela bost urte ipini zuen abian portu eremuan eta herrigunean kable elektrikoak nahiz telekomunikazio sareak lurperatzeko obren eta kanalizazio lanen prozesua. Bide horren azken txanpan beharrean ari dira egun, azken fasean. Azken txanpa horretan, kaiaren ekialdeko eremuan lurperatzea egin dute. “Zailtasunak” topatu dituzte obrak biribiltzeko, baina azkenean “baliabide teknikoak jarduketa esparruaren ezaugarri gaitzetara” egokitu dituzte, eta bete dute helburua.
Obra horren aurrekontua 45.676,82 eurokoa izan dela adierazi dute udaletik, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako Sailak 45.481,05 euroko dirulaguntza eman duela ere bai. Laguntza horrek, hain zuzen ere, 2025eko erabilera edo zerbitzu publikoekin erlazionatutako eta azpiegituretara bideratutako udal eskumeneko inbertsioak sustatzen ditu.

Argazkia: Elantxobeko Udala.