2026/4/20

Kubarako oinarrizko materiala biltzen ari dira

Kubak bizi duen "egoera larriari erantzuteko" asmoz, oinarrizko materiala biltzen hasi dira eta arituko dira egunotan, Busturialdean. Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak eta Ikasle Antolakunde Sozialistak Euskadi-Cuba elkartearekin elkarlanean deituta, Gernika-Lumon eta Bermeon jarri dituzte hitzorduak.

Mundakako AT, Espainiako txapeldun

Mundakako Arraun Taldearen emakumezko kadeteen taldeak aulki finkoko Espainiako Batel Txapelketa irabazi du, Legution. Elantxobek, bestalde, hartu duen Bizkaiko Trainerilla Ligaren lehen bi jardunaldiak hartu ditu.

kultura

Hasi dira Mestikabasoko kirol eremua estaltzeko eta handitzeko obrak

​​​Gernika-Lumoko Udalak tamaina handiko estalkia eta kalisteniako parke bat egingo ditu Mestikabasoko kirol pistetan, udalerriko kirol-eskaintza indartzeko.

Emakumeen ahotsa aktibatzeko galdetegia zabaldu du udalak

Internet bidez erantzun daitekeen galdetegiarekin Busturiko emakumeen parte hartze aktiboa sustatu eta "ahalduntze kolektiboa indartu" nahi ditu Busturiko Udalak.

kulturaren eta bakearen jardunaldiak

Busturialdearen etorkizun ekosozialean jarriko dute arreta 36. Kultura eta Bakearen Jardunaldiek

Etorkizun ekosoziala aztertu eta Ramon Zallo gizarte ekintzaileak eskualdeari egindako ekarpenak aztergai izango dituzte eguenean (apirilak 23) Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan egingo dituzten 36. Kultura eta Bakearen Nazioarteko Jardunaldiek.

Errigoiti
Gehiago