Euskara ikasketak eta ikastaroak egiteagatik diru laguntzak emango ditu Morgako Udalak
2025-2026 ikasturtean euskara ikasketak eta ikastaroak egiteagatik diru laguntzak emango dizkie herritarrei Morgako Udalak: “Udalerrian erroldatuta egonda, 2025-2026 ikasturtean euskara ikasketak edo ikastaroak egin dituztenei zuzendutako diru laguntzak dira”. Eskabideak Morgako Udaleko Erregistro Orokorren aurkeztu beharko dira, eta horiek aurkezteko epea urriaren 15ean amaituko da.