
Olatz Arrizabalagak Euskal Selekzioarekin jokatu du CIJBk antolatutako Munduko Txapelketa, Argentinan. Jokatu dituzten lau modalitateetako hirutan urrezko domina lortu dute selekziokideek.

Arrolape Mendi Klubaren adar oso bestelako bi islatzen dituzten bi kidek, Ireder Angulo Elexpek eta Irantzu Landa Ibarguengoitiak, emakumezkoek mendi lasterketen zein martxen alorretan egun duten presentziaren, esanguraren eta erronken berri eman dute.

Gernika-Lumoko Turismo Bulegoak Turismo-kalitatearen Q ziurtagiriaren jarraipen auditoretzaren emaitza hobetu du, eta bere posizioa sendotu du: 8,76tik 9,36ra pasatu da. Denboran zehar mantendutako kudeaketa-ereduaren finkapena berretsi duela azterketak diote turismo bulegoko arduradunek.

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzaren balio soziala ikertu dute Ane Zuazubiskar Iñarra eta Eneko Bidegain Aire Mondragon Unibertsitateko irakasleek, eta gizartearentzat sortzen duen balio sozial eta sozioekonomikoa "handia" dela ondorioztatu dute.

Batbigu jai batzordearen jaia ospatzeko askotariko ekintzak egongo dira zapatuan [apirilak 18] Ikuilun.

250 lagun musikazale eta kantuzale batuko dira zapatuan Bermeon.

Kale antzerkiko obra da 'J.M, Brutal', eta espazio ez konbentzionaletan eskaintzen dutenez, Merkurio ingurua beteko du kale antzerkiak zapatuan (apirilak 18), 13:00etatik aurrera.

Bizkaia Gazteak Busturialdea proiektuaren barruan, unibertsitateko zein Lanbide Heziketako prestakuntza aukerak eta horiek eskaintzen dituzten lan-irteerak "modu argi eta praktikoan" ezagutzeko aukera egongo da zapatuan [apirilak 18] Artzan, gurasoei zuzendutako lehen jardunaldian.