Triki kantu eguna ospatuko dute zapatuan Bermeon
250 lagun musikazale eta kantuzale batuko dira zapatuan Bermeon.
Arrekatxutxa eta Kanta Kanta Lorue taldeek Triki-Kantu eguna antolatu dute zapaturako [apirilak 18], eta Urdaibai Kantagunea, Busturiko Kantari eta Arrasateko Trikitixa Eskola Taldea izango dira gonbidatuak.
Kantuz eta musikaz blai egiteko prest daude musikazale eta kantuzaleak, eta guztira 250 lagun inguru batuko direla zehaztu dute: “2026ko Bermeoko VI. Kanta Egunari Triki-Kantu Eguna izena eman diogu. Oraingoan, Arrekatxuta trikitixa taldeak eta Kanta Kanta Lorua taldeak kantu jira bat egingo dugu beste talde gonbidatu pare bategaz, Bermeo berriro ere, kantuz eta musikaz blai egiteko”.
12:00etan ekingo diote Bermeoko kaleak zeharkatzeari, eta 15:00rak bitartean kalejiran ibiliko dira. 14:30ean Lamera inguruan ariko dira, eta Kasinoaren parean egingo dute azkenengo geldialdia. “Dantza eta kanta zaparradaz” emango diote amaiera kantujirari eguerdian, eta ostean, San Migeleko eskaileretan argazki erraldoia aterako dute, topaketak borobiltzeko helburuagaz.