Muxika

Korrika Txiki Ondarroa

21. Korrikaren hitzorduaren zain

Gaur Garesen hasi, eta 21. Korrika apirilaren 11an sartuko da Busturialdean. Iluntzean Bermeotik sartu, eta gauerdian aterako da Bedaronatik. Aurretik, motorrak berotzeko ekintzak egingo dituzte, tartean, Korrika Txikiak.

Rif herriaren borroka ezagutzera emateko jardunaldia egingo dute Gernikan

Artearen eta hitzaldien bidez, 'Hirak' protesta mugimenduaren berri eman nahi dute

Urdaibai FT neskak

Erronkaz erronka, indartuz

Urdaibai FTn kadete eta txiki mailetako nesken talde bana daukate. Emakumezkoen kirolari bultzada eman asmoz, Lurraldeko mailako taldea aterata, beste pauso bat emango dute.

basoak

Basoko langile bat hil da Muxikan

LAB sindikatuak irmoki salatu du basoko langilearen heriotza, eta istripua salatzeko antolatuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin die herritarrei.

BizkaikoHautagaitzaEH Bildu

Iratxe Arriola da EH Bilduren zerrendaburua Busturia-Uribe barrutian

Bizkaiko Batzar Nagusietarako hautagaien aurkezpena egin du EH Bilduk, eta Busturia-Uribe barrutiko zerrendaburua da Iratxe Arriola. Gaur gaurkoz, Eako alkatea da.

Ur partzuergo publikoaren aldeko agerraldia

Busturialdeko ura berton kudeatzeko eskatu dute Batzar Nagusietan

Bilbao-Bizkaia partzuergoarekin bat egitearen kontrako iritzia eman eta azaldu dute Jon Bernat Zubiri EHUko irakasleak eta BUPeko presidente ohi Iratxe Arriolak.

Skooterada

Skooterrak hartuta, Urdaibain barrena

V. Skooterada Gernika-Lumo topaketa egin dute gaur. Busturialdeko zenbait udalerrietatik ibili ostean, Gernika-Lumoko Astran batu dira eta bertako bunkerra bisitatu dute. Jarraian, San Juan Ibarran borobildu dute euren eguna.

Gutiziak ekarritako atsekabeen ondorioak

Kondairek eta historiak bat egiten dute askotan, belaunaldietan zehar xehetasunak galdu eta interpretazioak gehitzearen ondorioz. Izaro irla inguruan bizi ziren Atezaiaga eta Aberazaeta familien arteko harremana kontatzen duena da horietako bat.

Urretxindorra eskola

Albistea jorratu dugu muxikarrekin

Muxikako Urretxindorra Herri Eskolan egon gara goizean. Besteak beste, albisteak zelan osatzen ditugun azaldu diegu.

Preso gaixoen eskubideen aldeko ekimenak egingo dituzte zapatuan, Bilbon

Preso gaixo larrien alde zazpi zubi bete eta bi martxa egingo dituzte Bilbon, zapatuan. Eskualdeko herritarrei parte hartzeko deia egin die Sarek.

Urdabai

Elkarretaratzeak egingo dira bihar, Martxoaren 3ko hilketen harira

LAB sindikatuak kontzentrazioak deitu ditu biharko, 1976ko martxoaren 3an Gasteizen (Araba) hil zituzten langileen kontrako erasoa salatzeko.Gure eskualdeetan bihar arratsaldean elkartuko dira herritarrak.Lekeition 19:00etan egingo dute elkarretaratzea...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza

Cikautxo kooperatibak lantegi berri bat irekiko du Errumanian, maiatzean

Laster irekiko duten lantegi berriagaz, bederatzi filial izango ditu Berriatuan egoitza nagusia duen taldeak. Zortzi milioi euroko inbertsioa egin du lantegi berria zabaltzekoCikautxo kooperatibak nazioartera zabaltzen jarraitzen du, eta zeregin horret...

Larraitz Ibaibarriaga

«Gorputza zaintzea oinarrizkoa da, ez luxu bat»

Heziketa fisikoko irakasle da Elisabeth Urrutia, baina ikasketa horiek bestelakoekin osatu ditu. Kirol masajeen tekniko espezialista ere bada, eta baita kiromasajista eta oinetako erreflexologian aditua ere. Berriki, gainera, lomi-lomi deritzon masaje ...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza
Gorozika
Bertsolari Gazteen XXIV. BBK Sariketa
Gehiago