Kaltzada egoitzako langileek zuzendaritza taldearen azken erabakien ondorioz "bi lanpostu galduko" direla salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean [azaroak 16]. LAB sindikatutik jakinarazi dutenez, egoitzak bi lanpostuak amortizatuko ditu datorren urtean.

Matxitxako Kirol Txirrindulari Taldeak Bermeo, Ondarroa eta Gernika-Lumo lotu ditu, Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkartearen lana ezagutarazteko.

Eusko Australiar Alkarteak Australiatik etxera itzuli zirenen horien —eta jaiotzaz australiarrak diren— seme-alaben ahozko testigantzak bildu ditu, eta Euskal Diasporaren Artxiboan gordeko dira.





Euriak baldintzatutako Sukalki Eguna ospatu zuten zapatuan, Talan. Hala eta guztiz ere, herritar askok ez zuten hutsik egin eta 142 kazola aurkeztu zituzten Eleizaldek antolatutako txapeketara.