
Astran batuko dira, asanblea egiteko
Zenbait gairi buruz hitz egiteko asanblea deitu dute Astran, zapatu honetarako. 11:00etan baatuko dira, eta egitarauko zenbait gairi buruz aritzeaz gain, garbiketa plana eta 10. urteurrena ere izango dute mintzagai. Izan ere, abenduaren 24an beteko dira 10 urte arma lantegia zen Astra eraikina okupatu zutenetik.
Ostean, herri bazkaria egingo dute, Astran bertan. Hala, orain arte kulturarako fabrika sozialeko langile izan direnak agurtuko dituzte.