
Ikasle bat, artxiboko irudian
Bederatzi ikastaro eskainiko ditu Gernika-Lumoko Kultur Etxeak 2015-2016 ikasturtean. Horrela, gernikarrentzat aisialdiko jardueren erreferente bilakatu gura du erakunde publikoak.
Hasi berri den ikasturterako 108 plaza eskainiko ditu kultur etxeak. Bederatzi ikastaro horietatik bi, gainera, umeei zuzendutakoak izango direla zehaztu dute. Hain zuzen, buztingintza ikastaroa eta Arteskolak ematen duen marrazkigintza eta margolaritza tailerrak izango dira umeentzako.
Bestalde, dekorazio arteetan trebatzeko tailerra, zeramika ikastaroa eta bitxi eta osagarrien diseinu tailerrak eskainiko dira nagusientzako.
Kultur etxeko ikastaroetan parte hartzeko izena eman beharko dela gogoratu dute, eta horretarako azken eguna urriaren 2a izango dela jakinarazi dute antolatzaileek.