‘Ez ginen atzera egiteko jaio. Faxismoaren aurka, feminismoa’ lelopean kaleak hartzeko deia egin du Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Busturialdeko txoko guztietan ere aldarriz beteko dituzte kaleak.

Photoka Sariak banatu dituzte, eta lehiaketara aurkeztutako hainbat argazkirekin osatutako erakusketa ikusgai dago Gernika-Lumoko Kultur Etxean.


Muxikako Urretxindorra eskolan psikomotrizitate gela zabaldu berri dute. Isidro Rodriguez eskolako zuzendaria, "pozik" azaldu da eskolak gero eta zerbitzu onagoa eskaintzen duelako. Psikomotrizitate gela, bi eta zazpi urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta 5000 euro inguru behar izan dituzte egokitzapena egiteko.

Nuntxaku Kultur Elkarteak The Stiffs taldearen kontzertua antolatu du etzirako. Punk eta power musika estiloak jotzen dituen talde ingelesak bi kontzertu eskainiko ditu Euskal Herrian. Lehena Bermeon izango da, eguenean, 20:00etan antzinako Jose Done i...

Indiako Ozeanoan ematen ari diren erasoak gero eta gehiago direla kontuan hartuta, Anabac atunontzien jabeen elkarteak Espainaiko Gobernuko Arrantza ministro Rosa Aguilarri bilera eskatu dio. Indiako Ozeanoan atun harrapaketan ari direnen segurtasuna a...

Saharar herriari elkartasuna adierazteko eguna antolatu zuten arteagarrek, zapatuan. Urteetan jasaten ari den egoera salatu eta horien errealitatera hurbiltzeko aukera izan zuten. Horretarako, hainbat jarduera antolatu zituzten: elkarretaratzea, hitzal...

Partidaren azken minutuetan eta puntu bakarragatik eskuratu zuen atzo Bizkaia Gernika Rugby Taldeak garaipena. AMPO Ordiziaren aurka jokatutako derbian markagailua parekatuta mantentzea lortu zuten bai batzuk zein besteek. Baloia hagetara sartuta gehit...

Ekaineko denboraleak nekazariei eta abeltzainei sortutako kalteengatik laguntzak jasoko dituzte Gernika-Lumok, Arratzuk eta Ajangizek. Hain zuzen, Espainiako Ingurumen ministerioak emango du diru laguntza hori. Nekazariek eta abeltzainek ekaineko denbo...

Jose Mari Gorroño Gernika-Lumoko alkateak Frantziako Oloron St. Marie herriko alkatea hartu du gaur goizean. Harekin batera, Gurs-eko errefuxiatuen esparruan izandako euskal presoen senideak eta Asociacion Tierras de Memoria y Lucha elkarteko kideak e...

Antton Aranburuk, Gasteizen bizi den Busturiako bakarlariak, bere lehen lana aurkeztuko du bihar goizean, 12:00etatik aurrera Gasteizko Elkar Megadendan. Goraka izena du Aranbururen lehen diskoak, eta euskaraz abestutako abestiak dira bere osotasunean,...

Gautegiz Arteagako jubilatuek, urteroko bazkaria egingo dute abenduaren 5ean. Ildo horretatik, interesatuek azaroaren 30a arte izango dute izena emateko aukera.Izena emateko, arteagatarrek kultur etxera gerturatu beharko dute eta bertan ordaindu beharko dute bazkariaren zenbatekoa.