Saharar herriari elkartasuna adierazteko eguna antolatu zuten arteagarrek, zapatuan. Urteetan jasaten ari den egoera salatu eta horien errealitatera hurbiltzeko aukera izan zuten. Horretarako, hainbat jarduera antolatu zituzten: elkarretaratzea, hitzal...
Saharar herriari elkartasuna adierazteko eguna antolatu zuten arteagarrek, zapatuan. Urteetan jasaten ari den egoera salatu eta horien errealitatera hurbiltzeko aukera izan zuten. Horretarako, hainbat jarduera antolatu zituzten: elkarretaratzea, hitzaldia, ikus-entzunezkoen proiekzioa… Elkartasun egunarekin bat egin zutenek Saharak eta sahararrek pairatzen duten zapalkuntzaren berri izan zuten, Manata Bachari ekintzaile sahararrarak emandako hitzaldian.