Oloron St. Marie herriko alkatea Gernika-Lumon izan da
Jose Mari Gorroño Gernika-Lumoko alkateak Frantziako Oloron St. Marie herriko alkatea hartu du gaur goizean. Harekin batera, Gurs-eko errefuxiatuen esparruan izandako euskal presoen senideak eta Asociacion Tierras de Memoria y Lucha elkarteko kideak e...
Jose Mari Gorroño Gernika-Lumoko alkateak Frantziako Oloron St. Marie herriko alkatea hartu du gaur goizean. Harekin batera, Gurs-eko errefuxiatuen esparruan izandako euskal presoen senideak eta Asociacion Tierras de Memoria y Lucha elkarteko kideak ere izan dira gaur, bisitan. Horiek guztiak, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen departamentuko zuzendari Ines Ibañez de Maeztuk lagunduta etorri dira Gernika-Lumora.
Gernika-Lumo “Picassoren margolana baino zerbait gehiago” badela azpimarratu du Oloron St. Marieko alkate Bernard Uthurryk, eta “hurrengo belaunaldiek gerrarekin baino bakearekin lotuko dute” uste du. “Sufritzeko denbora bat dago, hitz egiteko denbora bat dago, baina ahanzteko denborarik ez dago. Nondik gatozen ahantziz gero, ez dugu sekula jakingo nora goazen. Beraz, ahaztu barik, iraganarekin bizitzen ikasi behar dugu”, esan du Uthurryk.
Gurs-eko konzentrazio esparrua Oloron St. Marie herrian dago. Bigarren Mundu Gerran hainbat errepublikar heldu ziren hara. Izan ere, konzentrazio esparrua izan aurretik errefuxiatuen gunea zen. “Bigarren Mundu Gerra hasi zenean Euskal Herritik 6000 lagun baino gehiago heldu ziren hara, beraien askatasuna mantentzeko asmoz”.
Gaur Gernika-Lumora egin duten bisitan Bakearen Museoa ikusteko aukera ere izan dute Uthurryk eta Asociacion Tierras de Memoria y Lucha elkarteko kideek.