Antton Aranburuk, Gasteizen bizi den Busturiako bakarlariak, bere lehen lana aurkeztuko du bihar goizean, 12:00etatik aurrera Gasteizko Elkar Megadendan.
Goraka izena du Aranbururen lehen diskoak, eta euskaraz abestutako abestiak dira bere osotasunean,...
Antton Aranburuk, Gasteizen bizi den Busturiako bakarlariak, bere lehen lana aurkeztuko du bihar goizean, 12:00etatik aurrera Gasteizko Elkar Megadendan.
Goraka izena du Aranbururen lehen diskoak, eta euskaraz abestutako abestiak dira bere osotasunean, tematika anitzekoak.
Antton Aranbururekin batera bere musika taldekideak ere izango dira biharko aurkezpenean: Bidaiari Bakartiak.
Lanaren nondik norakoak azaltzeko prentsaurrekoa eskainiko dute lehendabizi. Ondoren, kontzertu akustiko labur bat eskainiko dutela jakinarazi dute. Hori amaitzerakoan, bertaratutakoentzat mokadutxoa izango da.