Espainiako Gobernuarekin bilera eskatu du Anabacek
Indiako Ozeanoan ematen ari diren erasoak gero eta gehiago direla kontuan hartuta, Anabac atunontzien jabeen elkarteak Espainaiko Gobernuko Arrantza ministro Rosa Aguilarri bilera eskatu dio. Indiako Ozeanoan atun harrapaketan ari direnen segurtasuna a...
Indiako Ozeanoan ematen ari diren erasoak gero eta gehiago direla kontuan hartuta, Anabac atunontzien jabeen elkarteak Espainaiko Gobernuko Arrantza ministro Rosa Aguilarri bilera eskatu dio. Indiako Ozeanoan atun harrapaketan ari direnen segurtasuna aztertzea dute helburu.
Jazarpen gehienak ematen ari diren lekuan «gure ontziak eta piratak bakarrik egoten dira. Non daude gu defendatu behar gaituztenak?», salatzen dute armadoreek. Bide horretatik, Atalanta operazioa osatzen dutenen presentzia handiagoa eskatu dute arrisku guneetan.
Azken erasoak
Bermeoko Intertuna III eta Campolibre Alai atunontziak erasotu dituzte azken orduetan, Indiako Ozeanoan. Albacora enpresarena da lehena, eta domekan egin zioten eraso, Seychelletako Mahe irlatik gertu zegoela. Inguru berdinean zegoen Echebastar Fleet enpresako Campolibre Alai atzo, piratek haren aurka egin zutenean. Kasu bietan, atunontziek duten segurtasun pribatuak erasoari erantzun ostean alde egin zuten piratek.
Azken bi asteetan zortzi aldiz saiatu dira piratak Indiako Ozeanoan diharduten atu