Ekaineko denboralaren kalteengatik, laguntzak hartuko dituzte Gernikak, Arratzuk eta Ajangizek
Ekaineko denboraleak nekazariei eta abeltzainei sortutako kalteengatik laguntzak jasoko dituzte Gernika-Lumok, Arratzuk eta Ajangizek. Hain zuzen, Espainiako Ingurumen ministerioak emango du diru laguntza hori. Nekazariek eta abeltzainek ekaineko denbo...
Ekaineko denboraleak nekazariei eta abeltzainei sortutako kalteengatik laguntzak jasoko dituzte Gernika-Lumok, Arratzuk eta Ajangizek. Hain zuzen, Espainiako Ingurumen ministerioak emango du diru laguntza hori. Nekazariek eta abeltzainek ekaineko denboralearen eraginez izandako kalteengatik Bizkaiko 32 udalerri laguntzea onartua zuen Espainiako Gobernuak. Orain, Busturialdeko hiruri ere laguntza ematea onartu du, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Antolakuntza, Nekazaritza eta Arrantza kontseilari Pilar Unzaluk azaldu duenez, eta horregatik “pozik” daudela esan du.