Puntu bateko aldeagaz irabazi du Bizkaia Gernikak asteburuko derbia
Partidaren azken minutuetan eta puntu bakarragatik eskuratu zuen atzo Bizkaia Gernika Rugby Taldeak garaipena. AMPO Ordiziaren aurka jokatutako derbian markagailua parekatuta mantentzea lortu zuten bai batzuk zein besteek. Baloia hagetara sartuta gehit...
Partidaren azken minutuetan eta puntu bakarragatik eskuratu zuen atzo Bizkaia Gernika Rugby Taldeak garaipena. AMPO Ordiziaren aurka jokatutako derbian markagailua parekatuta mantentzea lortu zuten bai batzuk zein besteek. Baloia hagetara sartuta gehitu zituzten bi taldeek puntuak, eta basurdeek egin zuten atzoko entsegu bakarra. Partidari amaiera emateko bost minutu eskas falta zirela lortu zituen Aaron Williamsek taldeari garaipena eman zizkioten bost puntuak. 11-10 amaitu zuten norgehiagoka, eta sailkapenean bosgarren postua mantentzen duten arren, bigarren sailkatuarekiko aldea murriztu du Bizkaia Gernikak. Bost puntura du VRAC Quesos Entrepinares, eta lau puntura AMPO Ordizia. Bigarren postua galdu eta hirugarren dira orain Goierrikoak.
Gernika RT ‘B’-ren nagusitasuna
Gernika RT ‘B’ taldeak zapatu arratsaldean jokatu zuen partida, eta Kanpanzar ART hartu zuen Urbietako zelaian. Etxekoak jaun eta jabe izan ziren zelaian, eta mende hartu zuten aurkariak, 36-3ko markagailua lortuz.