Albisteak

`12 hilabete 12 baso´ ekimena abiaraziko dute Madariagan

2011an Basoen Nazioarteko Urtea ospatu asmoz, Busturiko Euskadiko Biodibertsitate Zentroak 12 hilabete 12 baso ekimena ipiniko du martxan asteburuan. Hilabete bakoitzean baso mota desberdin bat aukeratuko du eta horren inguruko ekintzak antolatuko ditu. Urtarrilean, Artadi Kantauriarra landuko dute, eta horretarako, domekarako eta datorren zapaturako jarduera desberdinak antolatu dituzte. Otsaila, Hariztiari dagokiola azaldu dute, hala ere, oraindik ez dute beste ezer zehaztu. URTARRILEKO EGITARAUA: Domekan. Hegaztientzako kabiak eta jantokiak biotailerra egingo dute. Umeei zuzenduta dago baina nagusien laguntza beharrezkoa izango dela jakinarazi dute. Ondoren, artadi kantauriarrean eskegiko dituzte. Ordua: 16:30eatik 18:30eara. Prezioa: 1 euro. Urtarrilaren 29an. Urdaibaiko basoen biodibertsitatea ezagutzeko ibilbide gidatua antolatu dute. Biologian doktore den Jabi Zabala izango dute gidari. Ordua: 10:00etatik 14:00etara. Ibilbidea: Madariaga Dorretxea, Altamira, Malluku, San Kristobal, Madariaga Dorretxea. Prezioa: doan. Urtarrilaren 29an. Urdaibaiko basoen maketa burutzeko tailer familiarra. 5 urtetik gorako umeei zuzenduta. Ordua: 10:00etatik 14:00etara. Prezioa: 1 euro.

Busturiako Hitza

Otsailaren 25a arte ordutegi berria izango du Muxikako liburutegiak

Zubieta-Errota eraikinean dagoen Muxikako Udal liburutegiak ordutegi berria izango du otsailaren 25a arte. Jakinarazi dutenez,  azterketa garaiak irauten duen bitartean izango dute indarrean ordutegi berria. Liburutegia goizez eta arratsaldez izango d...

Gernikaldeko Hitza

BI-635 errepidea itxita dago, Muxikan, istripua izan delako

Gernika-Lumo eta Autzagane arteko bidea itxita dago, Muxikan istripua izan delako. Kamioi batek eta auto batek elkar jo dute, eta kamioia errepideko bi erreiak okupatzen ditu. Une honetan suhiltzaileak ari dira beratn lanean, auto barruan atrapatuta ge...

Busturialdeko Hitza

... eta oraingoan pentsioak

Busturialdeko Hitza

Deklarazioa hartu die epaileak Inamako gerente izandakoei

Bizkaiko Probintzia Auzitegian deklaratu zuten atzo FINSA-INAMAk Muxikan duen lantegiaren gerente ohi Adolfo Conde Blancok eta Jose Manuel Sanchez Expositok. Izan be, bi horien aurkako auzia berriro irekitzea erabaki zuen auzitegi horrek azaroaan, «fr...

Busturialdeko Hitza

Basurdeek Sevillan jokatuko dute domekan

Bizkaia Gernikak, Sevillan (Espainia) jokatuko du ligako hamabostgarren jardunaldia domekan. Basurdeen aurkariak Cajasol Ciencias taldeko jokalariak izango dira eta partida 12:00etan hasiko da. Aitzol Martitegi Bizkaia Gernika taldeko jokalariak jakina...

Gernika-Lumoko Hitza

Inauteriak antolatzeko lehen batzarra egingo du Jai Batzordeak eguenean

Aurtengo inauteriak prestatzen hasiko da Jai Batzordea, eta horretarako batzarra egingo du eguenean. Urtero legez, galdeketa orriak banatu gura ditu Jai Batzordeak  tabernetatik, herritarrek inauterietarako gaiak proposatu ditzaten. Gero, gai horiek J...

Gernika-Lumoko Hitza
Gehiago