Deklarazioa hartu die epaileak Inamako gerente izandakoei
Bizkaiko Probintzia Auzitegian deklaratu zuten atzo FINSA-INAMAk Muxikan duen lantegiaren gerente ohi Adolfo Conde Blancok eta Jose Manuel Sanchez Expositok. Izan be, bi horien aurkako auzia berriro irekitzea erabaki zuen auzitegi horrek azaroaan, «fr...
Bizkaiko Probintzia Auzitegian deklaratu zuten atzo FINSA-INAMAk Muxikan duen lantegiaren gerente ohi Adolfo Conde Blancok eta Jose Manuel Sanchez Expositok. Izan be, bi horien aurkako auzia berriro irekitzea erabaki zuen auzitegi horrek azaroaan, «froga barriak» daudelakoan. Hain zuzen, Eusko Jaurlaritzak aginduta, Ambio enpresak 2006an egindako azterketaren txostena hartu du epaileak froga modura, azaroan kaleratutako autoan azaldu zuenez .
Bai fiskalak eta baita akusazio partikularrak be zeinek bere zigor eskaera mantendu zuen enpresako gerente izandakoentzat. Fiskalak hiru urteko kartzela zigorra eskatzen du inputatu bakoitzarentzat, Ingurumenaren aurkako delituagatik. Gainera, lantegia urtebetez izteko be eskatu du.
ladi
Akusazio partikularra aurkeztu duen SOS Muxika plataformak, bestalde, bederatzina urteko kartzela zigorra eskatu du –sei urte Ingurumenaren aurkako delitua egiteagatik eta hiru lesioengatik–.
Horrez gain, 30.000 euroko kalte-ordaina be eskatu du akusazio partikularrak kaltetu bakoitzarentzat.
Auzia epaiaren zain geratu da.