BI-635 errepidea itxita dago, Muxikan, istripua izan delako
Gernika-Lumo eta Autzagane arteko bidea itxita dago, Muxikan istripua izan delako. Kamioi batek eta auto batek elkar jo dute, eta kamioia errepideko bi erreiak okupatzen ditu. Une honetan suhiltzaileak ari dira beratn lanean, auto barruan atrapatuta ge...
Gernika-Lumo eta Autzagane arteko bidea itxita dago, Muxikan istripua izan delako. Kamioi batek eta auto batek elkar jo dute, eta kamioia errepideko bi erreiak okupatzen ditu. Une honetan suhiltzaileak ari dira beratn lanean, auto barruan atrapatuta geratu den pertsona bat atera nahian. Ertzaintzaren prentsa zerbitzutik adierazi dutenez, autoan zihoazen bi lagunak larri zauritu dira.
Auto ilara handiak daude une honetan, istripua gertatu den lekutik ezin baita ibilgailurik pasatu. 16:20ak aldera gertatu da istripua. Bilborantza doazen autoak Morgarantza ari da bidaltzen Ertzaintza. Gernika-Lumorantza doazen autoak, berriz, Urrutxurantza bidaltzen ditu Ertzaintzak.