Bermeoko eta Gernikako harategiak, sarituak
Mungiako San Antontxuko Euskadiko Odoloste eta Txorizo Txapelketan Bermeoko eta Gernika-Lumoko harategiak saritu dituzte: Bermeoko Joaquin y Desi eta Landabaso haretegiak eta Gernika-Lumoko Zallo harategia, hain zuzen.
Euskal Herri osotik heldutako 70 parte-hartzaileen artean Joaquin y Desi harategiaren odolostea izan da, epaimahaiaren arabera, txapelketako odolosterik onena. Horregatik, sariagaz “oso pozik” daudela azaldu dute irabazleek. Txapelarekin, garaikurrarekin eta 3.000 euroko ordainsariagaz bueltatu ziren Bermeora.
Odoloste txapelketan hirugarren saria, berriz, Bermeoko Landabaso harategiak hartu du. 1.000 euro eta oroigarria hartu dute horiek. Iaz eurena izan zen txapelketako buzkentzik onena; hala ere, hirugarren saria be “oso pozik” hartu dutela esan dute.
Txorizorik onena, Zallorena
Txapelketako txorizorik onena, berriz, Gernika-Lumoko Zallo harategiak egiten duena dela ebatzi du epaimahaiak. Horretarako sekretua “kalitatea” dela esan dute. Terrikiaz, Zallo baserriko piperrekin, gatzagaz eta berakatzarekin egiten dituzte txorizoak, esan dutenez. “Gure amamarengandik iaksi genuen txorizoak egiten, eta haren moduan egiten ditugu orain, ez dago besterik”.
Zallokoak be txapelarekin, garaikurarrekin eta 3.000 euroko ordainsariarekin bueltatu ziren Mungiatik.