Inauteriak antolatzeko lehen batzarra egingo du Jai Batzordeak eguenean
Aurtengo inauteriak prestatzen hasiko da Jai Batzordea, eta horretarako batzarra egingo du eguenean. Urtero legez, galdeketa orriak banatu gura ditu Jai Batzordeak tabernetatik, herritarrek inauterietarako gaiak proposatu ditzaten. Gero, gai horiek J...
Aurtengo inauteriak prestatzen hasiko da Jai Batzordea, eta horretarako batzarra egingo du eguenean. Urtero legez, galdeketa orriak banatu gura ditu Jai Batzordeak tabernetatik, herritarrek inauterietarako gaiak proposatu ditzaten. Gero, gai horiek Jai Batzordean eztabaidatuko dira, eta inauterietako gaia zein izango den zehaztuko dute. Horregatik, Jai Batzordearen batzarretan hainbat eta elkarte, talde zein norbanako gehiagok parte hartu “hobe” dela dio Jaietako zinegotzi Jesus Mari Alberdik.
Eguenean 18:30ean egingo dute batzarra, kultur etxean