`12 hilabete 12 baso´ ekimena abiaraziko dute Madariagan
2011an Basoen Nazioarteko Urtea ospatu asmoz, Busturiko Euskadiko Biodibertsitate Zentroak 12 hilabete 12 baso ekimena ipiniko du martxan asteburuan. Hilabete bakoitzean baso mota desberdin bat aukeratuko du eta horren inguruko ekintzak antolatuko ditu. Urtarrilean, Artadi Kantauriarra landuko dute, eta horretarako, domekarako eta datorren zapaturako jarduera desberdinak antolatu dituzte. Otsaila, Hariztiari dagokiola azaldu dute, hala ere, oraindik ez dute beste ezer zehaztu. URTARRILEKO EGITARAUA: Domekan. Hegaztientzako kabiak eta jantokiak biotailerra egingo dute. Umeei zuzenduta dago baina nagusien laguntza beharrezkoa izango dela jakinarazi dute. Ondoren, artadi kantauriarrean eskegiko dituzte. Ordua: 16:30eatik 18:30eara. Prezioa: 1 euro. Urtarrilaren 29an. Urdaibaiko basoen biodibertsitatea ezagutzeko ibilbide gidatua antolatu dute. Biologian doktore den Jabi Zabala izango dute gidari. Ordua: 10:00etatik 14:00etara. Ibilbidea: Madariaga Dorretxea, Altamira, Malluku, San Kristobal, Madariaga Dorretxea. Prezioa: doan. Urtarrilaren 29an. Urdaibaiko basoen maketa burutzeko tailer familiarra. 5 urtetik gorako umeei zuzenduta. Ordua: 10:00etatik 14:00etara. Prezioa: 1 euro.
URTARRILEKO EGITARAUA:
- Domekan. Hegaztientzako kabiak eta jantokiak biotailerra egingo dute. Umeei zuzenduta dago baina nagusien laguntza beharrezkoa izango dela jakinarazi dute. Ondoren, artadi kantauriarrean eskegiko dituzte. Ordua: 16:30eatik 18:30eara. Prezioa: 1 euro.
- Urtarrilaren 29an. Urdaibaiko basoen biodibertsitatea ezagutzeko ibilbide gidatua antolatu dute. Biologian doktore den Jabi Zabala izango dute gidari. Ordua: 10:00etatik 14:00etara. Ibilbidea: Madariaga Dorretxea, Altamira, Malluku, San Kristobal, Madariaga Dorretxea. Prezioa: doan.
- Urtarrilaren 29an. Urdaibaiko basoen maketa burutzeko tailer familiarra. 5 urtetik gorako umeei zuzenduta. Ordua: 10:00etatik 14:00etara. Prezioa: 1 euro.