Albisteak

Lagun bat hil eta beste bat larri zauritu da Errenteriko istiluan

Lagun bat hil eta beste bat larri zauritu dute Errenteria auzoan gertatutako istiluetan. Gaur gauean gertatuta da, eta Ertzaintzak kalea itxi egin du, gertatutakoa ikertzeko.

Gernika-Lumoko Hitza

Basurdeek liderra hartu gura dute menpean domekan

Domekan, partida garrantzitsua jokatuko dute basurdeek sailkapenaren goikaldean jarraitu ahal izateko. Gernikarren aurkaria La Vila (Alacant; Herrialde Katalanak) izango da. Alacanteko taldea sailkapen nagusiko lehenengo postuan dago eta 14 puntuko ald...

Gernika-Lumoko Hitza

Epaileak ez du onartu Jaurlaritzaren erabakiari Inamak jarritako helegitea

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Epaitegi Gorenak ez du onartu Inama enpresak Jaurlaritzaren erabakiari jarritako helegitea. Hain zuzen, Muxikako lantegiari Ingurumen Baimen Bateratua kentzea erabaki zuen uztailean Ingurumen sailak, eta hori atzera...

Busturialdeko Hitza

27.000 lagunek baino gehiagok bisitatu dute Bakearen Museoa 2010ean

2010ean 2009an baino mila bisitari gehaigo hartu ditu Bakearen Museoak; hain zuzen, 27.000 lagunek bisitatu zuten iaz museo hori. Krisialdia kontuan hartuta, kopuru horrek gora egitea albiste “ona” dela esan dute museoko arduradunek. Azken ...

Gernika-Lumoko Hitza

Erresoluzio Handiko Zentroaren hasierako proiektuan agertzen ziren 70 oheak manten ditzatela eskatu dute hainbat eragile sozial eta politikok

Gernikaldea Erresoluzio Handiko Zentroko hirugarren solairuan oheak sartzeko beharrizana agerikoa dela esan dute gaur goizean hainbat eragilek, Eusko Jaurlaritzak zentro horretarako hasierako proiektuan aurreikusten zuena manten dezala eskatuz. Busturi...

Ohitura mantenduz, Gabonetako meza egingo dute San Juanen

Ia dena prest dute Gaztelugatxeko San Juaneko boluntarioek datorren eguenean, hilaren 30ean, Gabonetako meza egiteko San Juaneko baselizan. Ohitura bihurtu da egun horretan bertan egiten den meza hori, eta hainbat dira bertara hurbiltzen diren herritar...

Bermeoko Hitza

Liburutegia Pasealekura eroateko lehen pausoak emango ditu Kultura Batzordeak

Umeen liburutegia Pasealekura eroateko proposamena landu dute kultur etxeko langileek. Hala, Udalarena den eta gaur egun Txikipark-a kudeatzen enpresak daroan lokalean proposatu dute umeentzako eta gazteentzako liburutegi berria. “Liburutegiaren ...

Gernika-Lumoko Hitza

Euskararen erabilera kirolean sustatzeko asmoz, hazten jarraitu nahi du `Abixadan´-ek

Gaur goizen, Abixadan ekimenaren laugarren edizioa aurkeztu dute Gernika-Lumoko Pasilekuan. Iaz bezala euskara eta kirola uztartzeko asmoagaz, kross herrikoia eta mendi martxa izango dira protagonista nagusiak domekan. Idoia Fernandez Gernika-Lumoko Euskara zinegotziak jakinarazi duenez, “euskararen erabilera bultzatzea da helburua”. Bere ustez, “kirol arloan be”, euskara sustatzeko lan egin beharra dute. Euskara zinegotziak “hazten” jarraitu nahi dutela adierazi du. Ekimen gaztea direla eta horretarako aukera dutela argudiatzen du. Abixadan lehenengoz antolatu zutenetik, parte hartzaile kopurua “handitu” egin da eta bide horretatik jarraitu nahi dute. Mendi martxagaz asko irabazi zutela eta aurten be jende asko batuko dela uste du zinegotziak. Ekimena aurkeztu aurretik, herritarrak galdezka aritu direla aipatu du Fernandezek. “Itxura ona du; eguraldiak laguntzea falta zaigu”dio. Bide desberdinetatik leku berdinera iritsi Abixadan-en aurkezpena pasilekuan egin dute. Fernandezek azaldu bezala, “Pasilekuan jarri dugu hitzordua domekan eta bertan batuko dira parte-hartzaile guztiak 13:00 inguru”. Euskaragaz gertatzen den bezala, “bide desberdinak erabilita be” leku berdinera iritsi daitekeela islatu nahi dute. Abixadan euskara bultzatzeko lasterketa da eta ez da irabazlerik izango. Saririk egon ez arren, amaieran zozketa egingo dute parte-hartzaileen artean eta zenbait opari banatuko dituzte. Izena emateko, aukera bi izango dituzte interesatuek.  Santanape kiroldegian edota domekan bertan eman daiteke izena. Umeek euro bat ordaindu [...]

Gernika-Lumoko Hitza

Alkateordearen aurkako salaketa jarri du SOS Muxika plataformak

SOS Muxika auzo plataformak Jose Felix Alegria Muxikako alkateordearen aurkako salaketa jarri du. Plataformako kideek ohar bidez jakinarazi dutenez, «ingurumen prebarikazioagatik eta laguntza ez emateagatik» jarri dute salaketa. Alkateordearen aurkak...

Gernikaldeko Hitza

Kustomizazioaren inguruko ikastaroa antolatu du GIZek

Bermeoko Gazte Informazio Zerbitzuak (GIZ) kustomizazioaren inguruko ikastaroa antolatu du datorren urtera begira. Ikastaro horren helburu nagusia norberaren sormena bultzatzea dela azaldu dute, hau da, norberaren gustura gauzak egitea. Horrela, erabiltzen ez diren arropei eta osagarriei erabilera barria emoteko gai izango dira ikastaroa amaitu ondoren. Ikastaroan izena ematen duten horiek materialak birziklatuko dituzte, birdiseinatu eta amaitzeko horiek barriz erabili. Idoia Gabantxo bermeotarra izango da ikastaroaren irakaslea. Moda eta diseinu ikasketak egin ditu Valentzian eta Bartzelonan. Ikasitako guztia praktikan ipintzen dabil orain, eta bide batez, beste batzuei irakasten be. Etxean soberan dauden hainbat gauza daudenez, horiei irtenbidea eman behar zaiela uste du bermeotar gazteak, «bakoitzak bere sormena landu behar du, eta hori da ikastaro honen bitartez erakutsi gura dudana». Adibide batzuk ipintzekotan, erabiltzen ez den kamiseta zahar bategaz soineko bat egin daitekeela adierazi du, praka bakeroekin poltsa bat edota kremailera batekin paparreko bat, «hainbat aukera daude». Altzairuekin be, hainbat gauza egin daitezkeela azaldu du eta horiekin zer egin daitekeen be irakatsiko du Gabantxok. Plaza mugatuak Kustomizazioaren inguruko ikastaroa urtarrilaren 12an hasiko da eta martxoaren 10era arte luzatuko da. Eguaztenetan eta eguenetan izango dela jakinarazi dute 19:30eatik 21:30etara, hain zuzen be. Izen-ematea dagoeneko zabalik dago eta plazak, gainera, mugatuak direla jakinarazi dute [...]

Bermeoko Hitza
Gehiago