Albisteak

Mendata Xtreme mendi bizkleta maratoia domekan izango da

Mendata Xtreme mendi bizikleta maratoiak sei urte beteko ditu domekan, eta urtero legez, Euskal Herriko hainbat lekutatik etorritako txirrindulariz beteko da eskualdeko herria. Izena aurretiaz emoteko epea etzi zarratuko dute, baina probaren egunean be...

Busturialdeko Hitza

Mailari eutsi dio Fitness Txapelketak

Ekainagaz batera iritsi da urteroko hitzordua Gernika-Lumora: Euskadiko Fitness Txapelketa. Urtero legez, jendez gainezka egon zen joan den zapatuan Lizeo Antzokia, eta parte hartzaileek maila ona emon zuten. Beste behin be, Gernika-Lumokoa gisa horretako txapelketetan hoberenetarikoa dela utzi zuten agerian taula gainera igo ziren kirolari guzti-guztiek. 35 parte hartzaile izan ziren denetara; eta tartean, zelan ez, Busturialdekoak. Urtero legez, gainera, sariren batzuk eskualdean geratu ziren. Esate baterako, Amalur Arriaga gernikarrak emakumezkoen fitness kategoriako lehenengo saria irabazi zuen, eta Bego Kanobasek hirugarrena andrazkoen bodyline mailan. Bermeoko Arene polikiroldegiko Aitor Madariak, bestetik, bosgarren saria irabazi zuen gizonezkoen bodyline kategorian. Eskualdez kanpokoei dagokienez, Zornotzako O-Zone gimnasioko Omer Alvarez nagusitu zen Athletic Bodybuilding kategorian; Fullgas Sporteko Jon Ander Talabera gizonezkoen Bodyline kategorian; Amurrioko Mellido gimnasioko Raquel Arranz emakumezkoen Bodyline kategorian eta Bilboko C-21 gimnasioko Alvaro Sauca gizonezkoen Fitness kategorian. Sailkapena BODYLINE-GIZONEZKOAK 1. Jon Ander Talabera (Fullgas Sport) 2. Aitor Goikoetxea (Fit-Bai gimnasioa, Mungia) 3. Jon Labaka (Orbea polikiroldegia) 4. Mikel Marroqui (Kabiazes polikiroldegia, Santurtzi) 5. Aitor Madariaga (Bermeoko polikiroldegia) 6. Jon Ander Crego (Imagen gimnasioa, Algorta) BODYLINE-EMAKUMEZKOAK 1. Raquel Arranz (Mellido gimnasioa, Amurrio) 2. Nagore Uriarte (Beti-Ona gimnasioa, Arrasate) 3. Bego Kanobas (Gernika-Lumoko Santanape polikiroldegia) FITNESS-GIZONEZKOAK 1. Alvaro Sauca (C-21 gimnasioa, Bilbo) 2. Francisco [...]

Gernika-Lumoko Hitza

The Uski’sek emongo die hasiera Ibarrangeluko Gorpuzti jaiei

Joan den asteburuan aperitibo txiki bat eduki ondoren, Gorpuzti jaietan murgilduko dira eguenean ibarrangelutarrak bete-betean. Gorpuzti eguna izanik, jai girorik ez da faltako eguenean Elixalden, meza ostean trikitilariak ariko baitira egunari musika jartzen. Edonola be, barikuan jaurtiko dute Ibarrangeluko jaiei hasiera emoteko txupina, oraingoan, herriko eta Elantxobeko semeez osatutako The Uski’s taldearen eskutik. Iñigo Eiguren, Iñaki Astoreka, Jon Zameza, Anartz Laka eta Oier Laka izango dira, halaber, pregoia irakurriko dutenak. Ostean, Xabi Enbeita, Gorka Ostolaza eta Ander Elortegi ariko dira bertsotan tabernaz taberna, eta 22:30ean Tximinotan disko barriaren aurkezpena egingo du The Uski’sek. Ondoren, Trikizioren eskutik etorriko da erromeria. Bestetik, herri bazkaririk ez da falta izaten Ibarrangeluko Gorpuzti jaietan, eta aurtengoa ez da salbuespena. Hala, zapatuan bilduko dira herritarrak mahaiaren bueltan. Giroa sortze aldera, baserritar jantzita joateko deia egin die udalak herritarrei. Domekan, bestalde, Lorea dantza taldeko umeen eta nagusien saioa ikusteko aukera egongo da, meza ostean. Arratsaldean, barriz, umeentzako jolasak egongo dira Elixalden. Egun batzuetako atsedena tarteko, datorren astean jarraituko dute ibarrangelutarrek aurtengo Gorpuzti jaiekin. Hain zuzen, paella txapelketa eta eskupilota eta pala partidak izango dira ekainaren 16an. Gautegiz Arteagako eta Ibarrangeluko umeak jokatzen ikusteko aukera izateaz gain, profesionalen arteko norgehiagoka be izango da egun horretan. Zehazki, Capellan-Irusta eta [...]

Gautegiz Arteagako Hitza

EPPKk «gainditutzat» emon du borroka armatua tresna gisa erabiltzeko garaia

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) amaitutzat emon du egoera berrira «egokitzeko» eztabaida, eta horren ondorioak azaldu zituzten Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan, zapatuan. Bertan, EPPKk borroka armatua tresna gisa erabiltzeko garaia gainditutzat emoten duela azaldu zuten, «ETAren erabakiari bere errespetua eta babes osoa helaraziz». Dena den, «alde anitzetako minaz» jabetzen direla aitortu dute, «guk geuk be zuzenean pairatu behar izan dugulako eta pairatzen dugulako». Zapatuko agerraldian zortzi puntutan oinarritutako adierazpena aurketu zuen kolektiboak. Bide batez, prestutasun osoa agertu zuen «urrats berriak emoteko»; beti be, «baldintza barrien argitan». Adierazpenaren bitartez, besteak beste, «gatazka politikoak gure herriaren eskubideak urratu» dituela salatu zuten. Horren aurrean, kolektiboaren arabera, «proiektu politiko guztiak ahalbidetu beharko ditu gatazkaren konponbide demokratikoak; independentzia barne». Izan be, taldearen ustetan, «herriak du hitza eta erabakia». ETAri bere aitortza eskainiz Era berean, ETAri bere aitortza eskaintzeko prest agertu zen kolektiboa, «gobernuekin balizko negoziazioan presoen kaleratzeari buruzko urrats eta akordioak finkatzeko». Kolektiboak azaldu bezala, Gernikako Akordioa du erreferentzia nagusitzat konponbide integralari begira, eta Aieteko adierazpena, ostera, gatazkaren konponbide prozesua egituratzeko. Borroka garaia dela uste du kolektiboak; horregatik, ofentsiba politikora pasa behar dela uste dute, «urte luzeotan metatutako kapital politikoa berraktibatuz, helburuak erdiesteko». Horrez gain, salbuespen neurri guztiak –sakabanaketa eta biziarteko zigorra, besteak beste–, lehen [...]

Gernika-Lumoko Hitza

Muruetak irabazi du Busturialdeko herrien arteko sokatira txapelketaren lehen saioa

Iragan zapatuan, Busturialdeko herrien arteko sokatira txapelketaren lehenengo saioa jokatu zuten zortzi talde parte hartzaileek, Arratzun. Maietz Pazku jaietako egitarauaren barruan ospatu zuten sokatira jardunaldia, eta hainbat jende batu zen bertoko kirolariak ikusteko. Lehia gogor baten ostean, Muruetako taldeak irabazi zuen txapelketaren lehenengo jardunaldia, eta horrenbestez, sailkapenaren buruan jarri da. Muruetako taldetik jakinarazi dutenez, “iaz baino maila handiagoa dute taldeek”. Txapelketak bi parte hartzaile gehiago izango ditu aurten, iazko denboraldiagaz alderatuz gero. Hain zuzen, Bermeoko eta Nabarnizko taldeek lehenengo biderrez parte hartu zuten txapelketan, Arratzuko saioan. Maila ona emon zuten, gainera, azken postutik ihes egitea lortu baitzuten. Bermeo, esaterako, bosgarren postuan sailkatu zen, eta Nabarniz, bestalde, zazpigarren postuan. Txapelketaren bigarren jardunaldia uztailean jokatuko dute Kortezubin. Sailkapena Murueta Forua Mendata Kortezubi Bermeo Arratzu Nabarniz Busturia

Busturialdeko Hitza

Asteko albistegia

Busturialdeko Hitza

Iazko aurrekontua %2,26an murriztuko du udalak 2012an

Gernika-Lumoko Udalak 2012rako udal aurrekontua onartu zuen atzo egindako osoko bilkuran, Bildu koalizioaren aldeko eta EAJ-PNVren kontrako botoekin. Bertan jakinarazi zutenez, udalak 17.658.706,41 euroko aurrekontua izango du; iazkoagaz alderatuz, %2,26an murriztuko du aurtengo aurrekontua, hain zuzen be. Batetik, Gernika-Lumoko Udalak %3,58ko finantza-karga duela  azaldu zuen herriko alkate Jose Mari Gorroñok. Izan be, aipatu zuenez, lau kreditu ditu eskatuta udalak; besteak beste, Santanape kiroldegia ordaintzeko dutena –aurten bukatuko dute ordainketa–, eta Astra eraikinari dagokiona –bost urteren buruan bukatuko dute ordainketa–. Bestalde, Iñaki Gorroño Ogasun saileko zinegotziak azaldu zuenez, Ekonomia Jardueren gaineko Zergatik (EJZ) eta Udalkutxatik eratorritako diru sarrera gutxiago aurreikusten dute; hain zuzen be, iazkoagaz alderatuz, 168.045,57 euro gutxiago jasoko ditu udalak partida horri dagokionez. Inbertsioetarako dirua Bestalde, 2012ari begira hainbat inbertsioa egingo dituztela jakinarazi zuten. Besteak beste, Gernika-Lumoko UdalakAstra eraikina atontzeko aurrekontuaren  360.000euro erabiliko dituela aipatu zuten. Horrez gain, beste 237.000 euro Santa Luzioa auzoa urbanizatzen amaitzeko erabiliko ditu. Gainera, erretiratuen elkartean igogailua jartzea aurreikusten dute, eta, horretarako, 18.000 euro erabiliko dituzte. Azkenik, Juan Kaltzada kalearen berrantolaketa-proiektuari jarraipena emonez, 385.000 euroko partida aurreikusi dute. Mugikortasun planaren ikerketari be eutsiko dio aurten udalak, eta, horretarako, 50.000 euro erabiliko ditu. Oposizio taldearen salaketa Atzoko osoko bilkuran EAJ-PNV oposizioko taldeak «batzordeetako koordinazio eza» [...]

Gernika-Lumoko Hitza

Mallukik ingurumena errespetatzen duela dio EAJk

Errigoitiko Olabarri auzoko Malluki industriagunearen egitasmoak zeresana emoten jarraitzen du. Azken urteetan sortutako kritika ugariei erantzunez, industrialdeak hirigintza legedia eta ingurumena errespetatzen dituela esan du EAJk, Bizkai Buru Batzar...

Gernikaldeko Hitza
Gehiago