EPPKk «gainditutzat» emon du borroka armatua tresna gisa erabiltzeko garaia
Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) amaitutzat emon du egoera berrira «egokitzeko» eztabaida, eta horren ondorioak azaldu zituzten Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan, zapatuan. Bertan, EPPKk borroka armatua tresna gisa erabiltzeko garaia gainditutzat emoten duela azaldu zuten, «ETAren erabakiari bere errespetua eta babes osoa helaraziz». Dena den, «alde anitzetako minaz» jabetzen direla aitortu dute, «guk geuk be zuzenean pairatu behar izan dugulako eta pairatzen dugulako». Zapatuko agerraldian zortzi puntutan oinarritutako adierazpena aurketu zuen kolektiboak. Bide batez, prestutasun osoa agertu zuen «urrats berriak emoteko»; beti be, «baldintza barrien argitan». Adierazpenaren bitartez, besteak beste, «gatazka politikoak gure herriaren eskubideak urratu» dituela salatu zuten. Horren aurrean, kolektiboaren arabera, «proiektu politiko guztiak ahalbidetu beharko ditu gatazkaren konponbide demokratikoak; independentzia barne». Izan be, taldearen ustetan, «herriak du hitza eta erabakia». ETAri bere aitortza eskainiz Era berean, ETAri bere aitortza eskaintzeko prest agertu zen kolektiboa, «gobernuekin balizko negoziazioan presoen kaleratzeari buruzko urrats eta akordioak finkatzeko». Kolektiboak azaldu bezala, Gernikako Akordioa du erreferentzia nagusitzat konponbide integralari begira, eta Aieteko adierazpena, ostera, gatazkaren konponbide prozesua egituratzeko. Borroka garaia dela uste du kolektiboak; horregatik, ofentsiba politikora pasa behar dela uste dute, «urte luzeotan metatutako kapital politikoa berraktibatuz, helburuak erdiesteko». Horrez gain, salbuespen neurri guztiak –sakabanaketa eta biziarteko zigorra, besteak beste–, lehen [...]
Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) amaitutzat emon du egoera berrira «egokitzeko» eztabaida, eta horren ondorioak azaldu zituzten Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan, zapatuan. Bertan, EPPKk borroka armatua tresna gisa erabiltzeko garaia gainditutzat emoten duela azaldu zuten, «ETAren erabakiari bere errespetua eta babes osoa helaraziz». Dena den, «alde anitzetako minaz» jabetzen direla aitortu dute, «guk geuk be zuzenean pairatu behar izan dugulako eta pairatzen dugulako».
Zapatuko agerraldian zortzi puntutan oinarritutako adierazpena aurketu zuen kolektiboak. Bide batez, prestutasun osoa agertu zuen «urrats berriak emoteko»; beti be, «baldintza barrien argitan». Adierazpenaren bitartez, besteak beste, «gatazka politikoak gure herriaren eskubideak urratu» dituela salatu zuten. Horren aurrean, kolektiboaren arabera, «proiektu politiko guztiak ahalbidetu beharko ditu gatazkaren konponbide demokratikoak; independentzia barne». Izan be, taldearen ustetan, «herriak du hitza eta erabakia».
ETAri bere aitortza eskainiz
Era berean, ETAri bere aitortza eskaintzeko prest agertu zen kolektiboa, «gobernuekin balizko negoziazioan presoen kaleratzeari buruzko urrats eta akordioak finkatzeko».
Kolektiboak azaldu bezala, Gernikako Akordioa du erreferentzia nagusitzat konponbide integralari begira, eta Aieteko adierazpena, ostera, gatazkaren konponbide prozesua egituratzeko.
Borroka garaia dela uste du kolektiboak; horregatik, ofentsiba politikora pasa behar dela uste dute, «urte luzeotan metatutako kapital politikoa berraktibatuz, helburuak erdiesteko».
Horrez gain, salbuespen neurri guztiak –sakabanaketa eta biziarteko zigorra, besteak beste–, lehen bailehen altxatu behar direla argi dute, «presoei dagozkien eskubideak onartuz» horrela. Damuketa-salaketa erabat baztertzen eta arbuiatzen dutela diote: «Militanteak eta pertsonak suntsitzeko bidea besterik ez da».
Agerraldian, gainera, Espainiako eta Frantziako gobernuei dei egin zien, «konponbide demokratikoaren ibilbidean sar daitezen».