Mendata Xtreme mendi bizkleta maratoia domekan izango da
Mendata Xtreme mendi bizikleta maratoiak sei urte beteko ditu domekan, eta urtero legez, Euskal Herriko hainbat lekutatik etorritako txirrindulariz beteko da eskualdeko herria. Izena aurretiaz emoteko epea etzi zarratuko dute, baina probaren egunean be...
Mendata Xtreme mendi bizikleta maratoiak sei urte beteko ditu domekan, eta urtero legez, Euskal Herriko hainbat lekutatik etorritako txirrindulariz beteko da eskualdeko herria. Izena aurretiaz emoteko epea etzi zarratuko dute, baina probaren egunean be izena emoteko aukera izango dute mendi bizikleta zaleek.
Izena aurretiaz emoteko, www.mendataxtrem.com helbide elektronikoan aurki daitekeen orri bat bete beharko dute interesatuek. Federatuentzat dohainik izango da izen emotea, eta federatugabeek bost euro ordaindu beharko dituzte. Probaren egunean izena emoten dutenek, bestalde, hamar euro ordaindu beharko dituzte.
Urtero bezala, Mendatako martxaren bereizgarrietako bat gogortasuna izango da. 35 kilometroko ibilbidea zein 55 kilometroko ibilbidea oso gogorrak dira, eta horrenbestez, asko sufritu behark odute parte hartzaileek.