Muruetak irabazi du Busturialdeko herrien arteko sokatira txapelketaren lehen saioa
Iragan zapatuan, Busturialdeko herrien arteko sokatira txapelketaren lehenengo saioa jokatu zuten zortzi talde parte hartzaileek, Arratzun. Maietz Pazku jaietako egitarauaren barruan ospatu zuten sokatira jardunaldia, eta hainbat jende batu zen bertoko kirolariak ikusteko. Lehia gogor baten ostean, Muruetako taldeak irabazi zuen txapelketaren lehenengo jardunaldia, eta horrenbestez, sailkapenaren buruan jarri da. Muruetako taldetik jakinarazi dutenez, “iaz baino maila handiagoa dute taldeek”. Txapelketak bi parte hartzaile gehiago izango ditu aurten, iazko denboraldiagaz alderatuz gero. Hain zuzen, Bermeoko eta Nabarnizko taldeek lehenengo biderrez parte hartu zuten txapelketan, Arratzuko saioan. Maila ona emon zuten, gainera, azken postutik ihes egitea lortu baitzuten. Bermeo, esaterako, bosgarren postuan sailkatu zen, eta Nabarniz, bestalde, zazpigarren postuan. Txapelketaren bigarren jardunaldia uztailean jokatuko dute Kortezubin. Sailkapena Murueta Forua Mendata Kortezubi Bermeo Arratzu Nabarniz Busturia
Iragan zapatuan, Busturialdeko herrien arteko sokatira txapelketaren lehenengo saioa jokatu zuten zortzi talde parte hartzaileek, Arratzun. Maietz Pazku jaietako egitarauaren barruan ospatu zuten sokatira jardunaldia, eta hainbat jende batu zen bertoko kirolariak ikusteko. Lehia gogor baten ostean, Muruetako taldeak irabazi zuen txapelketaren lehenengo jardunaldia, eta horrenbestez, sailkapenaren buruan jarri da. Muruetako taldetik jakinarazi dutenez, “iaz baino maila handiagoa dute taldeek”. Txapelketak bi parte hartzaile gehiago izango ditu aurten, iazko denboraldiagaz alderatuz gero. Hain zuzen, Bermeoko eta Nabarnizko taldeek lehenengo biderrez parte hartu zuten txapelketan, Arratzuko saioan. Maila ona emon zuten, gainera, azken postutik ihes egitea lortu baitzuten. Bermeo, esaterako, bosgarren postuan sailkatu zen, eta Nabarniz, bestalde, zazpigarren postuan. Txapelketaren bigarren jardunaldia uztailean jokatuko dute Kortezubin. Sailkapena