Mailari eutsi dio Fitness Txapelketak
Ekainagaz batera iritsi da urteroko hitzordua Gernika-Lumora: Euskadiko Fitness Txapelketa. Urtero legez, jendez gainezka egon zen joan den zapatuan Lizeo Antzokia, eta parte hartzaileek maila ona emon zuten. Beste behin be, Gernika-Lumokoa gisa horretako txapelketetan hoberenetarikoa dela utzi zuten agerian taula gainera igo ziren kirolari guzti-guztiek. 35 parte hartzaile izan ziren denetara; eta tartean, zelan ez, Busturialdekoak. Urtero legez, gainera, sariren batzuk eskualdean geratu ziren. Esate baterako, Amalur Arriaga gernikarrak emakumezkoen fitness kategoriako lehenengo saria irabazi zuen, eta Bego Kanobasek hirugarrena andrazkoen bodyline mailan. Bermeoko Arene polikiroldegiko Aitor Madariak, bestetik, bosgarren saria irabazi zuen gizonezkoen bodyline kategorian. Eskualdez kanpokoei dagokienez, Zornotzako O-Zone gimnasioko Omer Alvarez nagusitu zen Athletic Bodybuilding kategorian; Fullgas Sporteko Jon Ander Talabera gizonezkoen Bodyline kategorian; Amurrioko Mellido gimnasioko Raquel Arranz emakumezkoen Bodyline kategorian eta Bilboko C-21 gimnasioko Alvaro Sauca gizonezkoen Fitness kategorian. Sailkapena BODYLINE-GIZONEZKOAK 1. Jon Ander Talabera (Fullgas Sport) 2. Aitor Goikoetxea (Fit-Bai gimnasioa, Mungia) 3. Jon Labaka (Orbea polikiroldegia) 4. Mikel Marroqui (Kabiazes polikiroldegia, Santurtzi) 5. Aitor Madariaga (Bermeoko polikiroldegia) 6. Jon Ander Crego (Imagen gimnasioa, Algorta) BODYLINE-EMAKUMEZKOAK 1. Raquel Arranz (Mellido gimnasioa, Amurrio) 2. Nagore Uriarte (Beti-Ona gimnasioa, Arrasate) 3. Bego Kanobas (Gernika-Lumoko Santanape polikiroldegia) FITNESS-GIZONEZKOAK 1. Alvaro Sauca (C-21 gimnasioa, Bilbo) 2. Francisco [...]
Ekainagaz batera iritsi da urteroko hitzordua Gernika-Lumora: Euskadiko Fitness Txapelketa. Urtero legez, jendez gainezka egon zen joan den zapatuan Lizeo Antzokia, eta parte hartzaileek maila ona emon zuten. Beste behin be, Gernika-Lumokoa gisa horretako txapelketetan hoberenetarikoa dela utzi zuten agerian taula gainera igo ziren kirolari guzti-guztiek.
35 parte hartzaile izan ziren denetara; eta tartean, zelan ez, Busturialdekoak. Urtero legez, gainera, sariren batzuk eskualdean geratu ziren. Esate baterako, Amalur Arriaga gernikarrak emakumezkoen fitness kategoriako lehenengo saria irabazi zuen, eta Bego Kanobasek hirugarrena andrazkoen bodyline mailan. Bermeoko Arene polikiroldegiko Aitor Madariak, bestetik, bosgarren saria irabazi zuen gizonezkoen bodyline kategorian.
Eskualdez kanpokoei dagokienez, Zornotzako O-Zone gimnasioko Omer Alvarez nagusitu zen Athletic Bodybuilding kategorian; Fullgas Sporteko Jon Ander Talabera gizonezkoen Bodyline kategorian; Amurrioko Mellido gimnasioko Raquel Arranz emakumezkoen Bodyline kategorian eta Bilboko C-21 gimnasioko Alvaro Sauca gizonezkoen Fitness kategorian.
Sailkapena
BODYLINE-GIZONEZKOAK
1. Jon Ander Talabera (Fullgas Sport)
2. Aitor Goikoetxea (Fit-Bai gimnasioa, Mungia)
3. Jon Labaka (Orbea polikiroldegia)
4. Mikel Marroqui (Kabiazes polikiroldegia, Santurtzi)
5. Aitor Madariaga (Bermeoko polikiroldegia)
6. Jon Ander Crego (Imagen gimnasioa, Algorta)
BODYLINE-EMAKUMEZKOAK
1. Raquel Arranz (Mellido gimnasioa, Amurrio)
2. Nagore Uriarte (Beti-Ona gimnasioa, Arrasate)
3. Bego Kanobas (Gernika-Lumoko Santanape polikiroldegia)
FITNESS-GIZONEZKOAK
1. Alvaro Sauca (C-21 gimnasioa, Bilbo)
2. Francisco Jose Gonzalez Cuevas (Imagen gimnasioa, Algorta)
3. Iñaki Mateos (Kirol Errota,
Durango)
4. Ander Fernandez (Fit-Bai gimnasioa, Mungia)
5. Pablo Trigilia (Fitness Sport, Zarautz)
6. Manu Garcia (Fitness Sport,
Zarautz)
FITNESS-EMAKUMEZKOAK
1. Amalur Arriaga (Gernika-Lumoko Santanape polikiroldegia)
ATHLETIC BODYBUILDING
1. Omer Alvarez (O-Zone gimnasioa, Zornotza)
2. Roberto Borja (O-Zone gimnasioa, Zornotza)
3. Iker Villamor (Imagen, Algorta)
4. Unai Sarobe (Zarauzko polikiroldegia)