Joan den asteburuan aperitibo txiki bat eduki ondoren, Gorpuzti jaietan murgilduko dira eguenean ibarrangelutarrak bete-betean. Gorpuzti eguna izanik, jai girorik ez da faltako eguenean Elixalden, meza ostean trikitilariak ariko baitira egunari musika jartzen. Edonola be, barikuan jaurtiko dute Ibarrangeluko jaiei hasiera emoteko txupina, oraingoan, herriko eta Elantxobeko semeez osatutako The Uski’s taldearen eskutik. Iñigo Eiguren, Iñaki Astoreka, Jon Zameza, Anartz Laka eta Oier Laka izango dira, halaber, pregoia irakurriko dutenak. Ostean, Xabi Enbeita, Gorka Ostolaza eta Ander Elortegi ariko dira bertsotan tabernaz taberna, eta 22:30ean Tximinotan disko barriaren aurkezpena egingo du The Uski’sek. Ondoren, Trikizioren eskutik etorriko da erromeria. Bestetik, herri bazkaririk ez da falta izaten Ibarrangeluko Gorpuzti jaietan, eta aurtengoa ez da salbuespena. Hala, zapatuan bilduko dira herritarrak mahaiaren bueltan. Giroa sortze aldera, baserritar jantzita joateko deia egin die udalak herritarrei. Domekan, bestalde, Lorea dantza taldeko umeen eta nagusien saioa ikusteko aukera egongo da, meza ostean. Arratsaldean, barriz, umeentzako jolasak egongo dira Elixalden. Egun batzuetako atsedena tarteko, datorren astean jarraituko dute ibarrangelutarrek aurtengo Gorpuzti jaiekin. Hain zuzen, paella txapelketa eta eskupilota eta pala partidak izango dira ekainaren 16an. Gautegiz Arteagako eta Ibarrangeluko umeak jokatzen ikusteko aukera izateaz gain, profesionalen arteko norgehiagoka be izango da egun horretan. Zehazki, Capellan-Irusta eta [...]
- 12:00. Meza Santua, San Andres elizan.
- 12:30. Trikitilariak Elixaldeko tabernetan.
- 20:00. Txupinaren jaurtiketa eta pregoia, The Uski’s taldearen eskutik.
- 20:30. Bertso txikiteoa, Xabi Enbeita, Gorka Ostolaza eta Ander Elortegi bertsolariekin, Elixaldeko tabernetan.
- 22:30. Kontzertuak: The Uski’s (disko berriaren aurkezpena) eta Trikizio. Ostean, musika txosnan goizaldera arte.
- 12:30etan. Kalejira: Santurtziko erraldoiak, buruhandiak eta txistulariak.
- 15:00. Herri bazkaria frontoi barrian. Menua: paella, biribilkia, etxeko pastela izozkiagaz, ogia, ura, edariak, kafea eta kopa. Baserritar jantzita joateko deia egin dute.
- 16:30-19:30. Erromeria: Argi eta Iker.
- 21:00. Adiskideak fanfarria Elixalden.
- 10:00. Diana, herriko txistulariekin.
- 11:00. Meza Nagusia.
- 11:45. Lorea dantza taldearen saioa.
- 17:00. Umeen jolasak, gaztelu puzgarriak eta kart-ak.
- 12:00. Paella txapelketarako izena emotea, Elixalden.
- 14:00. Paellen aurkezpena.
- 17:00. Frontoian, eskupilota eta pala partidak. Umeenak: Gautegiz Arteagakoak eta Ibarrangelukoak; Profesionalenak: Capellan-Irusta, Leiza-Galarza VI.
- 07:45. Mendi martxarako izena emotea.
- 08:30. Martxaren hasiera Elixaldetik.