Laneko arriskuen prebentzioari buruzko jardunaldia egingo dute bihar
Laneko arriskuen prebentzioa integratzeko zereginean enpresak duen erantzukizunari buruzko jardunaldi teknikoa egingo dute bihar Nestor Basterretxea aretoan 10:00etatik 13:00etara. Laneko arriskuen prebentzioari buruzko jardunaldi zikloaren lehenengoa ...
Laneko arriskuen prebentzioa integratzeko zereginean enpresak duen erantzukizunari buruzko jardunaldi teknikoa egingo dute bihar Nestor Basterretxea aretoan 10:00etatik 13:00etara.
Laneko arriskuen prebentzioari buruzko jardunaldi zikloaren lehenengoa izango da gaurkoa. Jardunaldia enpresariei, enpresa zuzendariei, giza baliabideetako arduradunei eta prebentzioko profesionalei zuzenduta dago. Fremap mutualitateak antolatu du Bermeoko Udalaren laguntzarekin.
Enpresan laneko arriskuen prebentzioa integratzeari buruzko legezko esparrua eta oinarrizko aldeak gogoraraziko die parte hartzaileei. Horrez gain, enpresariaren eta langileen betebeharrak aztertuko dituzte eta horiek ez betetzeagatik egon daitezkeen erantzukizunak. Horrela, enpresariek zein langileek gai horretan duten erantzukizunari buruz dagoen jurisprudentzia erakutsi eta aztertuko da, besteak beste.
Jose Ramón Hernando abokatua, kimika industrialeko injineru teknikoa eta laneko arriskuen prebentzioko goi mailako teknikaria izango da, hain zuzen be, jardunaldia eskainiko duena.
Parte hartzea dohakoa da baina aurretiaz izena emon beharko da 914- 412 650 telefono zenbakian