Jaurlaritzak 2006tik gehiago ordaindutakoa itzuli beharko dizkie Bermeoko Portuko Zarreko erabiltzaileei
Sei urte erakundeekin liskarretan egon ondoren, Auzitegi Gorenak Bermeoko Portu Zarreko 104 erabiltzaileei arrazoia emon die. Eusko Jaurlaritzak ontzietako jabeei itzuli beharko die orain 2006. urtetik egunera arte ezarritako tasen balioa. Zenbakietan, esanda Portu Zarreko defentsak adierazi legez, milioi bat euro inguruko gastua suposatuko luke Jaurlaritzarentzat. Eusko Jaurlaritzak, beraz, 8.000 euro inguru itzuli beharko dizkio erabiltzaile bakoitzari interesak barne. Halanda be, itzuli beharrekoa milioi bat euro baino gehiago izan liteke. Izan be, nahiz eta 104 erabiltzailek bakarrik salatu zuten Euskadiko Kirol Portuaken (EKP) «gehiegizko prezioak», Portu Zarrean 450 erabiltzaile daude eta Auzitegi Gorenaren sententzia erabiltzaile guztiei ezartzea posible litzateke. Portu Zarreko ordezkariek prentsaurrekoan argitu legez, «sententzia honek jurisprudentzia sor dezakeelako». Eusko Jaurlaritzak 2006. urtean Bermeoko portua birgaitu zuenean hasi zen liskarra. Kirol portua egin zuten eta EKP sortu zuten hori kudeatzeko; EKP Jaurlaritzaren sozietate publiko moduan sortu zen. EKP Bermeoko portuko amarratzeak kudeatzen sartu zenean, Bizkaiko beste portuetako erabiltzaileek ordaintzen zutena baino %40a gehiago kobratzen hasi zirela jakinarazi dute Portu Zarreko ordezkariek. «Gainontzeko portuetako erabiltzaileek, aldiz, Jaurlaritzak zuzenean ezarritako prezioak ordaintzen zituzten, tasa publikoen legeak ezarritakoa, hain zuzen be». «Gehiegizko prezioak» zirela eta, hainbat izan ziren erabiltzaileek ipinitako helegiteak. Izan be, Portu Zarreko ordezkariek argitu moduan, «legezkoak ziren tasen gainetik [...]
Sei urte erakundeekin liskarretan egon ondoren, Auzitegi Gorenak Bermeoko Portu Zarreko 104 erabiltzaileei arrazoia emon die. Eusko Jaurlaritzak ontzietako jabeei itzuli beharko die orain 2006. urtetik egunera arte ezarritako tasen balioa. Zenbakietan, esanda Portu Zarreko defentsak adierazi legez, milioi bat euro inguruko gastua suposatuko luke Jaurlaritzarentzat.
Eusko Jaurlaritzak, beraz, 8.000 euro inguru itzuli beharko dizkio erabiltzaile bakoitzari interesak barne. Halanda be, itzuli beharrekoa milioi bat euro baino gehiago izan liteke. Izan be, nahiz eta 104 erabiltzailek bakarrik salatu zuten Euskadiko Kirol Portuaken (EKP) «gehiegizko prezioak», Portu Zarrean 450 erabiltzaile daude eta Auzitegi Gorenaren sententzia erabiltzaile guztiei ezartzea posible litzateke. Portu Zarreko ordezkariek prentsaurrekoan argitu legez, «sententzia honek jurisprudentzia sor dezakeelako».
Eusko Jaurlaritzak 2006. urtean Bermeoko portua birgaitu zuenean hasi zen liskarra. Kirol portua egin zuten eta EKP sortu zuten hori kudeatzeko; EKP Jaurlaritzaren sozietate publiko moduan sortu zen.
EKP Bermeoko portuko amarratzeak kudeatzen sartu zenean, Bizkaiko beste portuetako erabiltzaileek ordaintzen zutena baino %40a gehiago kobratzen hasi zirela jakinarazi dute Portu Zarreko ordezkariek. «Gainontzeko portuetako erabiltzaileek, aldiz, Jaurlaritzak zuzenean ezarritako prezioak ordaintzen zituzten, tasa publikoen legeak ezarritakoa, hain zuzen be».
«Gehiegizko prezioak» zirela eta, hainbat izan ziren erabiltzaileek ipinitako helegiteak. Izan be, Portu Zarreko ordezkariek argitu moduan, «legezkoak ziren tasen gainetik ordaindu beharreko prezioen legaltasun eza defendatzen genuen. Horrez gain, erabiltzaileek orduan sinatu zuten alokairurako kontratuak baliogabetzea be eskatzen genuen».
2009an Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiak arrazoia emon zion Portu Zarra elkarteari eta helegileei. Orduan Eusko Jaurlaritzaren Garraio eta Herri Lan sailean aurkeztutako helegiteak onartu zituzten eta EKPk igorritako likidazioak eta ezarritako prezioak baliogabetzen zituzten sententziak, baita sinatutako kontratuak eta fakturak be. Hortaz, Jaurlaritza behartzen zuen zenbatekoa ordaintzera gehi interesak. Halanda be, Eusko Jaurlaritzak Auzitegi Gorenera jotzea erabaki zuen. Jaurlaritzak «ezin zitzaiola eskatu bere sozietate publikoaren diru-sarrerak zirenak itzultzea» argudiatu zuen.
Auzitegi Gorenak, halanda be, Justizia Auzitegi Nagusiaren sententzia berretsi du «bere osotasunean», azaldu dute. Horrela, Gorenak, «Jaurlaritzak duen admininistrazio eskubidetik aldentzen saiatzea» kritikatu du. «Eraginkortasun edo bizkortasun handiagoa izango zutelaren ustetan, Bermeoko kirol portua kudeatzeko sozietate publiko bat erabili dute eta hori aitzakia erabilita legezkoak direnak baino tasa handiagoak kobratu dituzte. Horien kudeaketa, aldiz, Eusko Jaurlaritzana izan beharko lukeela», dio sententziak, beste hainbat gauzaren artean.
Tratu bardina eskatzen dute
Portu Zarreko ordezkariek azaldutakoaren arabera, «sententzia honeek diotena kontuan izanik, epai irmoak izanik eta erabiltzaileei arrazoia emoten diotela kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzak borondatez bere jokaera bideratzea espero dugu. Bizkaiko beste portuei emoten dioten tratu berdina gura dugu, eskaintzen duten zerbitzuekaitik legezkoak diren tasak kobratzea».
Portu Zarra elkartea prest agertu da Eusko Jaurlaritzarekin akordio batera iristeko Bermeoko kirol portuko funtzionamendua ahalik eta hobeena izan daiten, «beti be legearen barruan», esan dute. Horretarako lehenengo pausoa ekainaren 25ean emongo dute, egun horretan bilduko baitira Portu Zarreko ordezkariak eta abokatua, Eusko Jaurlaritzako ordezkariak eta EKPko arduradunak.
Bestalde, uztailaren 7an kirol portuko erabiltzaileek bilera egingo dute Nestor Basterretxea aretoan.